Hezkuntzako liburutegia

 

Saileko liburutegiak sailean lan egiten duen pertsonalari bibliografi eta dokumentazio laguntza ematea du bere helburu nagusia. Halaber, irekita dago hezkuntzaren alorrean interesatuta dagoen ikertzaile, irakasle, ikasle edo partikular ororentzat.

Liburutegiak monografiez eta aldizkako argitalpenez osatutako bilduma garrantzitsu bat dauka. Sarbidea askea da ordutegi barruan. Nahiz eta mailegua Administrazioko langileentzat bakarrik izan, aretoan kontsulta egitea eta erreprografia, bere kasuan, guztiz libreak dira.

Kontaktua

Telefonoak: 945 018 456 - 945 018 287

E-mail orokorra: hezkuntza-liburutegia@euskadi.eus

Besteak: huisl071@euskadi.eus / huisl050@euskadi.eus / huisl194@euskadi.eus

Kokapena

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Hezkuntza Saila
Lakua II, beheko solairua
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

  • Astelehenetik ostegunera: goizez 9:00 - 13:00 / arratsaldez: 15:00 - 16:30

  • Ostiralak eta udako jardunaldia (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila): goizez: 9:00 - 14:00 
  • Kontsulta: funts dokumentalen katalogoa irakurketa gelan kontsulta daiteke ordenagailu baten edo liburutegiko web orrialren bidez
  • Informazio bibliografikoa eta informazio-bilaketa: erabiltzaileak eskatu eta liburutegiak ez badu, liburutegiak eskueran dituen baliabideekin bilatuko da
  • Mailegua: liburutegiak bere funtsak mailegatzeko zerbitzu bat dauka, Administrazio honetan lan egiten dutenentzat.

Bost dokumentu batera har daitezke maileguan. Maileguaren epea 30 egunekoa izango da. Berriztapen epea 15 egunekoa izango da eta pertsonalki, telefonoz edo posta elektronikoz egin daiteke. Hala ere, bilduma batzuk mailegutik kanpo gelditzen dira: erreferentzi obrak (hiztegiak, entziklopediak,...) aldizkariak, bekadunek idatzitako ikerketa lanak, "Bekak" izeneko atalean sartzen direnak eta "Sailaren argitalpenak" atalekoak.

  • Erreprografia zerbitzua: liburutegian badago fotokopiagailua eta mikrofitxen irakurgailua bertako agiriak kopiatzeko, kontuan izanik beti indarrean dagoen legeria
  • Hedapena: liburutegiaren web orrian heldu diren aldizkarien aurkibideak zein jasotako liburu berriak jasotzen dira

 

Dialnet munduko bibliografi atari handienetako bat da, batez ere Giza Zientzia eta Zientzia Juridiko eta Sozialen eremuetako literatura zientifiko hispaniarraren arloan. Dialnet Espainia, Portugal eta Latinoamerikako aldizkari zientifiko eta humanistikoen indizeak biltzen dituen hemeroteka birtuala da.