Lehendakaritza

Gazte-elkarteen eta gazteentzako zerbitzu erakundeen errolda

Zer da Gazte Elkarteen Errolda?

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak sortutakoa 1986ko urtarrilaren 15eko Aginduaren bidez (EHAA zk. 13), fondo dokumentala dugu, helburutzat Euskal Autonomia Erkidegoan gazte-elkartegintzak bizi duen egoera jasotzea duena.

Nor sar daiteke erroldan?

  • Gazte-elkarteak.
  • Gazteei zerbitzuak ematen dizkieten entitateak.
  • Alderdi politiko, sindikatu, auzo-elkarte eta abarretako gazte-atalak
  • Gazteen taldeak, batzordeak eta koordinakundeak.
  • Gazteriaren Kontseiluak.

Nortzuk daude erroldan?

Nola eta non sartu erroldan?

Eskari-ereduari honako dokumentazio hau atxiki beharko zaio:

  • Eraketa aktaren fotokopia.
  • Elkartearen estatutuen fotokopia.
  • Zuzendaritza organoen osaketa.
  • Erakundeak dagokion administrazio-erregistroan izena emana duela frogatzen duen agiria.

Aipatutako dokumentuak helbide honetara bidali: gazteria-politika@euskadi.eus

Erroldaren abantailak.

  • Gazte-elkarte gisa interesgarria gerta daitekeen informazioa jasotzea.
  • Kanpamenduen jarduerak eta antzekoak aldez aurretik jakinarazteko espedienteak tramitatzea.
  • Beste elkarte edo taldeekin harremanak izateko aukera handiagoak.
  • Gazte-elkarte edo -taldearen existentzia eta jarduerak jasota geratzea.
  • Gazte-elkartegintzaren egoeraren etengabeko eguneratzea Euskal Autonomia Erkidegoan.
  • Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak argitaratzen dituen elkartegintzari buruzko argitalpen edo gidaliburuetan azaltzea.
  • Beharrezko den edozein tramitazio-mota arintzea.
  • Aterpekide-txartela (taldeko modalitatean) doan.

Lotutako informazioa: 7/2007 Legea, ekainaren 22koa, Euskadiko elkarteei buruzkoa (EHAA zk. 134, uztailaren 12koa).