Lan eta Enplegu Saila

Galdera ohikoenak, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren sektoreko Enpresa Bermatuen Erregistroari (EBE) buruz

1. Araudia
2. Zer da Enpresa Bermatuen Erregistroa (EBE)?
3. Zer funtzio ditu Erregistroak?
4. Zer enpresak dute EBEn inskribatzeko betebeharra?
5. Noiztik izango da nahitaezkoa inskribatzea?
6. Zer egin behar da inskribatzeko?
7. Nola egiten da izapidetze telematikoa?
8. Zer dokumentazio aurkeztu behar da?
9. Beharrezkoa al da ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztea?
10. Laguntza-baliabideak
11. Erabiltzailearentzako arreta
12. Erregistroaren Lurralde Ordezkaritzak

1. Araudia

32/2006 legea, urriaren 18koa, eraikuntzaren sektoreko azpikontratazioa arautzen duena.
1109/2007 errege dekretua, abuztuaren 24koa, eraikuntzaren sektoreko azpikontratazioa arautzen duen urriaren 18ko 32/2006 legea garatzen duena.
142/2008 dekretua, uztailaren 22koa, eraikuntzako enpresa bermatuen erregistroa (reasc/eebe) euskadin sortzen duena eta haien funtzionamendua arautzen duena

2. Zer da Enpresa Bermatuen Erregistroa (EBE)?


Enpresa Bermatuen Erregistroa (EBE) administrazio-erregistro publikoa da, eta enpresa kontratistaren edo azpikontratistaren helbidea kokatuta dagoen autonomia-erkidegoko lurraldeari dagokion lan-administrazioko agintaritzaren mende dago. Euskal Autonomia Erkidegoan, Enpresa Bermatuen Erregistroa Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari atxikita dago.

3. Zer funtzio ditu EBEk?


Honako hauek dira Erregistroaren funtzioak:
" Erregistroan agertzen diren datuak jendearentzat eskuragarri jartzea, pertsonen intimitateari buruzko datuak izan ezik.
" Inskribatzeko eta inskripzioa berritzeko eskaeren inguruko prozedurak bideratzea eta ebaztea.
" Datuak aldatzeko eta inskripzioa deuseztatzeko komunikazioen inguruko prozedurak bideratzea eta ebaztea.
" Erregistroan dauden erregistro-inskripzioei buruzko ziurtagiriak egitea, edozein pertsona fisikok edo juridikok eta edozein erakunde edo organismo publikok edo pribatuk eskatuta.
" Enpresak aurkeztutako dokumentazioa gordetzea eta zaintzea.
" Erregistroan inskribatutako enpresen datuak eguneratuta izatea.
" Erregistroan inskribatutako enpresen inguruko estatistikak lantzea.

4. Zer enpresak dute EBEn inskribatzeko betebeharra?

Honako hauek dute Euskadiko Enpresa Bermatuen Erregistroan inskribatzeko betebeharra:
" Eraikuntzaren sektorean kontratista edo azpikontratista gisa jardun nahi duten enpresek eta "mendeko langileak dituzten enpresaburu autonomoek", betiere helbide soziala Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan badute.
" Langileak Espainiara bidaltzen dituzten atzerriko enpresek (azaroaren 29ko 45/1999 Legean aurreikusitakoari jarraiki), betiere lehen zerbitzu-prestazioa Euskadin egiten bada eta joan-etorria zortzi egunetik gorakoa bada.
Honako hauek EBEn inskribatzeko betebeharraz salbuetsita egongo dira:
" Obren sustatzaileak.
" Soldatapeko langilerik ez duten langile autonomoak.

5. Noiz eskatu behar da Erregistroan inskribatzeko?

Araudia indarrean jarri ondoren, autonomia-erkidego bakoitzak erregistro bat sortuko du. Honako bi zirkunstantzia hauek hartu behar dira kontuan:
- Dagokion autonomia-erkidegoan erregistroa sortu arte, ezin izango da inskripzioa eskatu.
- Inskripzioa ezin izango da eskatu 2008ko abuztuaren 26ra arte.
Inskripzioa egin ondoren, hiru urteko balioa izango du, eta "iraungipen-data" hori amaitzen den egunaren aurreko sei hilabeteetan egin beharko da berritzeko eskaera.
Gainera, Lan Administrazioko Agintaritzari jakinarazi beharko zaio Erregistroan sartutako enpresaren identifikazio-datuen edozein aldaketa eta inskripzioaren deuseztatzea (enpresak jarduera amaitzen duenean edo inskribatzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzen ez direnean).

6. Zer egin behar da inskribatzeko?

Inskribatzeko eta ondorengo izapideak egiteko eskaera bide telematikotik baino ez da egingo.

7. Nola egiten da izapidetze telematikoa?

Inskribatzeko, datuak aldatzeko, inskripzioa berritzeko, deuseztatzeko edo ziurtagiriak egiteko eskaeren izapidetze telematikoa web orri honetan edo Lan eta Immigrazio Ministerioaren orrian (rea@meyss.es ) egingo da.
Adierazitako izapideak egiteko, @firma plataformak onartutako ziurtagiri digital bat izan behar dute erabiltzaileek. Ziurtagiri hori izatean, EBE sisteman erregistratu behar dute.
Euskal Autonomia Erkidegoan gehien erabiltzen den ziurtagiria Izenperena da.
rea@meyss.es helbide elektronikoan, baliozko ziurtagiri digitalen zerrenda bat dago.

8. Inskribatzeko eskaera aplikazioan agertzen den eredu arautuan egingo da, eta honako hauek erantsi beharko zaizkio PDF formatuan:
" Enpresaren prebentzio-antolamendua egiaztatzen duen dokumentazioa, dagokionaren arabera:

   - Enpresaren prebentzio-zerbitzuaren (propioaren edo mankomunatuaren) eraketa-akta. Ziurtagiriaren eredua (DOC, 27 KB)
   - Langileen izendapen-aktak.
   - Prebentzio-zerbitzuekin formalizatutako prebentzio-kontratuak edo prebentzio-itunak. Ziurtagiriaren eredua (DOC, 28 KB)
   - Langileen prestakuntza espezifikoaren ziurtagiriak (zuzendaritzako langileenak eta produkzioko langileenak). Ziurtagiriaren eredua (DOC, 31 KB)

9. Beharrezkoa al da ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztea?

Ez da beharrezkoa. Eskaera-prozesuan ordezkari-lanetan diharduzula adierazten duzunean, aplikazioak zure ahalordetzearen datuak betetzea eskatuko dizu, baina ez da beharrezkoa (eta ez dago gaituta) egiaztatzeko dokumentazioa eransteko aukera. Hori dela-eta, kontuan izan behar duzu eskaera digitalki sinatzen ari zarela eta emandako datuak zuzenak direla adierazten ari zarela.

Informazio gisa, ordezkaritza-motak eta horiek egiaztatzeko moduak gogoraraziko dizkizugu:

- Legezko ordezkaria: sozietatearen eraketaren eskritura / administratzaileak izendatu izanaren dokumentu publikoa.
- Borondatezko ordezkaria: ahalordetzea, notario aurrean egiaztatutako sinadura izango duen dokumentu publikoaren edo pribatuaren bidez.

10. Laguntza-baliabideak

   -  Erabiltzailearen gida 
   -  Erabiltzailearen gida enpresentzat 
   

11. Erabiltzailearentzako arreta

    - Telefono zenbakia: 902 887 765 (EBE)
    - E-maila: rea@meyss.es
    - Zuzenean

 

12. Erregistroaren Lurralde Ordezkaritzak


Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 017 030 / 945 017 044
Faxa: 945 017 031


Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Kale Nagusia 85
48011 Bilbao
Tel.: 944 031 216 - 944 031 239
Faxa: 944 031 212


Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Vitoria-Gasteiz 3 - 3.a, 2
20018 Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 023 208 / 943 023 209
Faxa: 943 023 201