Arantza Tapia sailburuaren agurra

Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburua

Ongi etorri Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren orri honetara. Bertan aurkituko duzun informazioa zure interesekoa izango dela espero dut. 

Nire eginkizuna Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko buru izatea da, non Industria, Berrikuntza, Nekazaritza, Arrantza, eta Azpiegiturak bilduta dauden, Euskadiren produkzio-ekonomiarengan zuzeneko eragina duten eremuak baitira.

Produkzio-sektore guztiak antolatzeko erronkari erantzun diogu, barne-lankidetza aprobetxatuko duen garapena ahalbidetzeko, aberastasuna eta enplegua sortzeko sinergiak sortuko dituen orientabide komun batekin, eta gainera Jaurlaritzaren baliabideak optimizatuz, goi-karguen % 20 murrizterakoan gertatzen den bezala.

Krisi ekonomikoa gainditzen lagundu nahi dugu, gure ahalmenetara egokitzen den eta euskal gizartearen beharrizan eta igurikapenen neurrira eginda dagoen Lehiakortasun Eredu Berri baten aldeko apustua eginez.

Adeitasunez,

Arantxa Tapia Otaegi

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua.

Sailaren informazio gehiago