Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020. Hautesleak. Erakunde-kanpainak. Braille Botoa

Itsua bazara edo ikusteko urritasun larria baduzu edo ONCEko kidea bazara  eta braille sistema ezagutzen baduzu, botoa modu pertsonalean eta irisgarrian  eman dezakezu datorren uztailaren 12ko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan.

Braille sistema erabili nahi baduzu, 012 telefono-zenbakian jakinarazi beharko duzu, maiatzaren 19tik ekainaren 15era bitartean. Dokumentazioa, dagokizun hauteskunde-mahaian jaso beharko duzu bozketa egunean bertan, nortasun-agiria erakutsiz. Dokumentazio honetan behar duzun informazioa braillez idatzita aurkituko duzu.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Segurtasun Saila, Eusko Jaurlaritza.

Azken aldaketako data: