Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2010ean Museoak sustatzeko eta kultur ondarearekin eta zabalkundearekin zerikusia duten museo-jarduerak garatzeko diru-laguntzak

LABURPENA
Titulua:
2010ean Museoak sustatzeko eta kultur ondarearekin eta zabalkundearekin zerikusia duten museo-jarduerak garatzeko diru-laguntzak
Xedea:
Agindu honen bitartez, jarraian aipatzen diren diru-laguntzak emateko modua arautu nahi da:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko museoak babesteko eta ezagutarazteko jarduera zehatzak finantzatzeko diru-laguntzak.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko museoak sustatzeko diru-laguntzak

Diru kopurua:
620.200 €
Araudia:
  • AGINDUA, 2009ko abenduaren 10ekoa (EHAA Zk. 248/2009)
    Kulturako sailburuarena, museoak sustatzeko eta kultur ondarearekin eta zabalkundearekin zerikusia duten museo-jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Kultura Ondarearen Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Kultura
Egitura atal ebazlea:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Bertan emandako harreta:

Kultura saileko erregistroa
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

Erregistro Orokor Nagusia: Donostia-San Sebastián kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Kale Nagusiko 85eko eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Kale Nagusia, 85 - 48001 Bilbao.

Andiako eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Andia kalea, 13 - 20004 Donostia-San Sebastián.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren beste erregistro orokor nagusi eta laguntzaileak: 72/2008 Dekretua, apirilaren 29koa (EHAA, 2008ko maiatzaren 30ekoa)

Azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz ere entrega daitezke eskaerak.

Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari

Itzuli

Telefono bidezko harreta:

Carmen Otxagabia

Tlf.:945-019472

TRAMITAZIOAK
Museoak sustatzeko eta kultur ondarearekin eta zabalkundearekin zerikusia duten museo-jarduerak garatzeko diru-laguntzak.

Agindu honen bitartez, jarraian aipatzen diren diru-laguntzak emateko modua arautu nahi da:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko museoak babesteko eta ezagutarazteko jarduera zehatzak finantzatzeko diru-laguntzak.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko museoak sustatzeko diru-laguntzak

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Agindu honetan araututako diru-laguntzak jaso ahal izateko, nahitaezkoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean kokatuta dauden museo edo bildumetako titular edo kudeatzaile izatea (berdin da pertsona fisiko edo juridiko, publiko zein pribatu izatea), eta aginduan aipatzen diren jarduerak burutzea. Halaber, museo berrien sustatzaileek jaso ditzakete diru-laguntzak.
Betebeharrak:
Aurreko lerroaldean ezarritakoaren ondorioetarako, museoa zer den zehazteko Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legearen 2.1 artikuluak jasotzen duen definizioari begiratuko zaio.

2.– Onuradun bakoitzak bi laguntza jaso ahal izango ditu, gehienez. Bi baino gehiago eskatuz gero, ebaluazio-fasean puntu gehien lortutakoak baino ez dira diruz lagunduko; berdinketa egonez gero, aurrekontu txikienak dutenak.

3.– Pertsona onuradunei laguntzak ematea eta, hala dagokionean, horien ordainketa, baldintzaturik geratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen
esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi baldin bada eta oraindik izapideak amaitu gabe baldin badaude, prozedura hori burutu arte.

4.– Ezin izango dira aurkeztu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik jasotako pertsona edo erakunde eskatzaileak, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legean ezarritakoa barne (4/2005 Legea, otsailaren 18koa).

5.– Agindu honen bidez ematen diren laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da zerga-betebeharrak egunean izatea.

PRESTAZIOA
Dotazioa:
1.– Agindu honen bitartez emango diren diru-laguntzek ez dute gaindituko egin beharreko jardueraren aurrekontu osoaren % 75.
Muga:
2.– Edonola ere, jarduera bakoitzari gehienez 45.000 euro eslei dakizkioke.
TRAMITEAK
Eskaera:
Museoak sustatzeko eta kultur ondarearekin eta zabalkundearekin zerikusia duten museo-jarduerak garatzeko diru-laguntzak.
Bertara joanda
Formularioak:
Ikusi artxiboa (Eskaera)
Museoak sustatzeko eta museo-jarduerak garatzeko diru-laguntzak
Dokumentazioa:
  • Erantsi beharreko agiriak
    Eskabideak Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordeari zuzenduko zaizkio eta, deialdiko I. eranskineko dokumentazioarekin batera, Kultura Sailean (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz) edo Bizkaiko edo Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuetan (Kale nagusia 25, Bilbao; Andia kalea 13, Donostia-San Sebastián) aurkeztuko dira zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bidetatik.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefenoz

Carmen Otxagabia

Tlf.:945-019472

DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2009/12/29 - 2010/01/28
Aurkezteko epe-muga:
Deialdi honetan parte hartzeko epea hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita

Ebazteko epea:
Sei hilabeteko epean, agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera kontatuta
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.