Azken eguneratzea: 2012/06/11

Datorren astelehenan bukatuko da ikerketa-lanak Leizaola sarira aurkezteko epea

Datorren astelehenan bukatuko da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) antolatzen duen Jesús María de Leizaola 2012ko sarira ikerketa-lanak aurkezteko epea. Euskal autonomiarekin zerikusia edo horren azterketarako eta sakontzerako balioa izanik, hainbat aztertze-eta ikerkuntza ikuspuntutatik egindako zientzia-ikerlanik hoberenei emango zaizkie sariok.

Ikerlanek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta euskaraz zein gazteleraz eginak. Ikerlanek gutxienez ehun orrialde izan beharko dituzte, makinaz idatzita lerro artean tarte bikoitza utziz. Ikerlanen bi ale aurkeztu beharko dira josi gabe.

Norentzako

Norbanako edo horretarako sortutako taldeentzako.

Diru-sariak

Saria: 14.000 €

Aurkezteko epea

2012ko ekainaren 18an amaituko da.

Aurkezteko tokia

Ikerlanak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko egoitza hauetan aurkez daitezke:

• Donostia kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

• Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbo

• San Bartolomé, 28. 20007 Donostia

• Unibertsitatea, z/g. 20560 Oñati (Gipuzkoa)

Astelehenetik ostiralera jendaurreko ordutegia 08:30etik 14:00etara da.

Halaber, eskabideak aurkeztu ahal izango dira Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako Bulegoetan, Lurralde Ordezkaritzetan eta beste erakunde laguntzaile batzutan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko edozein eratan.

Telefono bidezko arreta: 945 01 76 67.

Oinarriak

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuak, 2012ko maiatzaren 15eko alean.