Azken eguneratzea: 2012/05/07

Sarrera-zozketa 2012ko Expovacaciones, Expoconsumo eta CreaImagen azoketarako, eta deskontua Gazte-txartelarekin erositako sarreretan.

Gazte-txartelak BECera gonbidatzen zaitu. Ezagutu Irabazleen izenak.

Hauek izan dira irabazleen izenak: Adrian Garcia, Igor Ruiz, Ismene Elisabete Narbaiza, Enrique Bueno, Ylenia Calvo.


Gazte-txartelak 5 sarrera bikoitz zozkatzen ditu, 2012ko Expovacaciones, Expoconsumo eta CreaImagen azoketara nahi duzunaren konpainian bertaratzeko aukera izan dezazun. Horretaz gain, zure Gazte-txartelarekin % 1eko deskontua izango duzu hiru azoka horiek bisitatzeko sarrera erostean. 

Hiru azokak aldi berean antolatuko dira, maiatzaren 10etik 13ra bitarte, Bilboko BECen: Expovacaciones 2012, turismoaren eta astialdiaren azoka; Expoconsumo 2012, ohiko kontsumo-azoka; eta CreaImagen 2012, Hairshow 2012 ibiltokia barne izango duen ile-apaindegi eta estetika saioa. Ez huts egin aukera eta parte hartu zozketan; hala, hiru azoketara doan joateko aukera izango duzu, eta nahi duzunaren konpainian gainera!  

Kontsultatu ezazu hiru azoka horiei buruzko informazio guztia.  

Zer zozkatuko dugu?  

5 sarrera bikoitz* maiatzaren 10etik 13ra bitarte Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre erakustazokan antolatuko diren Expovacaciones, Expoconsumo eta CreaImagen 2012 azokak bisitatzeko (*gonbidapen bakoitza hiru azoketarako izango da baliagarri, betiere bisitaldia egun berean egiten bada).  

Nola parte hartu:  

Bete inprimaki hau zure datuekin (azken eguna maiatzaren 3a izango da).  

Sarrerak non eta noiz jaso:  

Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre erakustazokako leihatilan, azokak bisitatzeko hautatutako egunean eta azoken ordutegien barruan, zure NANa eta Gazte-txartela aurkeztuta.  

Eta gogora ezazu zorterik izan ez baduzu ere, zure Gazte-txartelarekin % 1eko deskontua izango duzula 2012ko Expovacaciones, Expoconsumo eta CreaImagen azoketarako sarrerak erostean.

Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago