Azken eguneratzea: 2012/03/09

Kartel garaileak ditugu.

Marina Marrodán eta Ane Bilbao dira egileak

Aukeratu ditugu aurtengo Auzolandegietako eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programetako kartel garaileak. Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Lan guztiak Flickr-en ditugu ikusgai.

Auzolandegiak programako kartel garailea
 
Auzolandegiak 12 kartela

Egilea: Marina Marrodán Cano
Leloa: Uda honetan, irten zure zulotik / Este verano, sal de la madriguera.
Auzolandegietako kartel guztiak

  
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako Kartel garailea
Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2012 kartela

Egilea: Ane Bilbao Erezkano
Leloa: Zabal itzazu begiak! / ¡Abre los ojos!
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako kartel guztiak


2012ko kartel lehiaketa

2012ko Auzolandegietako kartelak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako kartelak zure irudia izan dezake. Aurten bi programa hauen irudia zuk egitea nahi dugu.

Kartel ideiarenbat baduzu, teknika ezberdinez baliatu zaitezke; argazkiak, marrazkiak, colageak etb. Era beran, lelo bat ere bidali beharko duzu kartelerako.

Epaimahaikideek lanen originaltasuna eta programekin duten lotura kontutan hartuko dute.

Lanak aurkezteko epea: 2012ko otsailaren 6tik martxoaren 6ra bitartean

Zer bidali:

  1. Irudia: Kartelaren irudia JPG formatuan, 72 p.p.p.-ko bereizmenarekin eta  70 X 50 zm-ko neurrian aurkeztu beharko da.
  2. Leloa:  Lelo bat proposatu behar duzu. Leloa ez duzu irudian txertatu behar, izen emate orrian idatzi baizik. Euskaraz zein gazteleraz proposatu dezakezu leloa.
  3. Izen emate orria: Honako dokumentua (word, 182 Kb) bidali behar duzu zure datuekin beteta.

Sariak:  

  • Auzolandegiak programako kartel garailearen egileak joan-etorriko hegazkin bidaia bat irabaziko du *Hego Amerikako herrialde batera. 
  • Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako kartel garailearen egileak joan-etorriko hegazkin bidaia bat irabaziko du Hego Amerikako *herrialde batera.

*Bi irabazleek bidaia aukeratzeko beta izango ditu, aurten Lankidetza programa bat egingo den Hego Amerikako herrien artean. Ez dute lankidetza programan parte hartuko. Norberak bere kaxa egiteko bidaia izango da.

Joan den urteko herriak honako hauek izan ziren: Argentina, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Haiti, Honduras, Mexiko, Paraguay, Peru, Venezuela. 

Noiz erabili saria: Bidaia txartela 2012ko uztailean zehar erabiltzeko izango da, joan etorriko egunak irabazleek hautatu ahal izango dituztelarik.

Baldintzak:

  • Euskadin bizitzea eta 18-30 urte bitartekoa (biak barne) izatea.
  • Lanak originalak izango dira
  • Egile bakoitzak gehienez 4 lan aurkeztu ditzake. Bi lan Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren kartelerako eta beste bi Auzolandegienerako.
  • Lehiaketan sarituak diren bi lanak, 2012ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan eta Auzolandegiak programak iragartzeko erabiliko dira, euskarri ezberdinetan; interneterako euskarrietan zein paperean. Diseinu beharrei eta programen informazio edukiei erantzuteko, kartelak eraldatzeko aukera izango dugu.
  • Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek,  testuak, argazkiak eta bideoak publikatzeko baldintza hauek onartzen dituzte.  

Lanak nora bidali: 

Kartelen irudiak eta izen emate orria honako posta elektronikoetara bidali behar dira:

Auzolandegiak programako kartela: gazteria-auzolandegiak@ej-gv.es

Euskadiko Gazteak lankidetzan programako kartela: gazteria-lankidetza@ej-gv.es

Dudak argitzeko: Lehiaketaren inguruko argibiderenbat eskuratzeko bidali posta elekroniko bat gazteaukera@gmail.com helbidera