Euskadiko Egurraren lehen astea

Euskadiko Egurraren lehen astearen inaugurazioa

2015.eko azaroak 23

Euskadiko egurraren sektoreak eta gure lurraldean ekoitzitako produktuek duten garrantzia erakutsiko zaie ikasleei eta publikoari, ekitaldi eta erakusketen bidez.

Baskegur-ek, Euskadiko Egurraren Elkarteak,Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailaren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundien babesaz eratu du Euskadiko egurraren lehen astea, azaroaren 23tik 27ra egingo da. Bost egunetan, herritarrei zuzendutako ekitaldiak egingo dira gure herrian egurraren sektoreak duen garrantzia ezagutarazi, tokiko egurraren kontsumoa sustatu eta gure ingurumenerako baliabide jasangarria dela gogorarazi xedez. Halaber, jardunaldi profesionalak egingo dira eta egurrean ezarritako teknologia berriak landuko, bai basogintza, eraldatze, jasangarritasun edo lan segurtasunari dagokienez.

Egurraren astearen agenda

Azaroaren 23an, astelehena, ekingo zaio egurraren asteari “Gure Zura” lehiaketaren stand ibiltari irabazlea aurkeztearekin batera, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialarekin (EHAEO) lankidetzan eraikitakoa, “made in Euskadi” egurraren lehen eta bigarren eraldatze industriaren produktuak izango dira erakusgai bertan. Kale Nagusian ezarriko da, Diputazio kalearen kantoian. Peio Josepe López de Subijana Alonso, Ana Nicholson eta Alejandro Conejo Orue arkitektoek diseinatutako, eta eta Aguma Rosa enpresak fabrikatutako standa, inposatu zitzaien lehiaketari aurkeztutako beste 24 proiektuei.

Egun horretan bertan, umeek hartuko dute protagonismoa. Hitzaldiak eta ekitaldiak eskainiko dira ikastetxeetan, ikasleei basoen garrantzia eta beren gestioaren garrantzia erakusteko. Horrez gain, Euskadin egurraz egiten diren produktu guztiak ezagutuko dituzte. “Gure Zura” standa berriro itzuliko da Bilboko kaleetara ostegunean. Euskadiko egurraren lehen eta bigarren eraldatzearen produktuak erakutsiko zaizkie herritarrei. Erakusketon bidez, sektoreak dituen ahalmen industrialak erakutsiko zaizkio publiko osoari. Bada, gure enpresek egurraz ekoitzi ahal dituzten produktu guztien berri izango dute, askotan teknologiarik aurreratuenak eta prozesu berritzaileenak erabiliz.

Jardunaldi profesionaletan zehar bisita ezberdinak egingo dira sektorean ezarritako teknika berriak aurrez aurre ezagutzeko. Barazarren, baso-masa neurtu ahal izateko erabili lurreko laserraren ezarpenen erakustaldia egingo da. Urkabustaizeko Beluntza mendian, bestalde, pagondoak botatzeko egin ohi diren lan profesionalak erakutsiko dira.

Basoak ustiatzeko dronen erabilera, zuhaitzak hazteko ezarritako bioteknologia, San Juan Naoaren erreplika eraikitzeko proiektua, modulu egiturekin eraikinak zaharberritzeko “Bertim” proiektua , ingurumen ziurtagiriak, segurtasuna lanean, egurraren munduko merkatua jorratuko dira profesionalei zuzendutako hitzaldi hezigarrietan.

Egitaraua ikusi