Jateko portaerako trastornoak. Etxekoentzako laguntza

 

Zer esan nahi du jateko portaeran trastornoak izateak?

Igo


"Jateko Portaerako Trastornoak" (JPT) izenburuan bildu ditu Osasunerako Munduko Erakundearen Gaixotasunen Na-zioarteko Sailkapenak garrantzizko bi trastorno-sindrome: anorexia nerbiosoa eta bulimia nerbiosoa, bai eta gutxiago espezifikatutako beste zenbait trastorno ere.

Anorexia nerbiosoaren ezaugarriak dira: gorputz-itxuraz gehiegi kezkatuta egotea eta argaltzen gogo larregi ipin-tea. Trastorno hori orain dela hamarkada asko identifikatuta dago eta adostasun nabariz deskribatu da.

Bulimia nerbiosoa ugariago gertatzen da anorexia baino; bere ezaugarria hauxe da: askotan eta bakoitzean asko ja-tea (betekadak egitea), kontrola galdu dela sentitzen delarik.

JPTen jatorrian faktore biologikoak, sozialak eta psikosozialak daude; horien artean garrantzizko lekuan daude: emakume izateko inguruan adoleszenteak dituen gatazkak, eta horiekin batera autonomia pertsonala ezartzeko dituen eragozpenak (Testuan, sinplifikatzearren, emakumezkoa aipatzen da bakarrik, trastorno horien prebalentzia biztanleria horretan handiagoa delako; baina horrek ez du esan nahi jateko portaerako trastornoak emakumezkoetan bakarrik gertatzen direnik. Beraz, adierazitako kontzeptuek sexu bietarako balio dute.).

Nola lagundu JPTak dituen alabari?

Igo


Trastorno-mota hori duen alabarengana hurbiltzea, berarekin kontaktatzea eta bere konfidantza izatea zaila izan daiteke. Hori guztia lortzeko garrantzizkoa da ondoko aholkuak kontuan hartzea.

Lehengo egin beharrekoa eta gauzarik inportanteena da: patxada mantentzea eta laguntza bilatzea etxekoen inguruan eta osasun-inguru hurbilenean. Ez izan zalantzarik zure kezkak eta beldurrak bertan azaltzeko.

Zure alabarekin hitz egin baino lehen,

  • Zure inguruan, bizi zaren lekuan, baliabide disponigarrien informazioa lortu.
  • Ez ahaztu JPTa zure alabak duen jokaera etsitua dela, sufrimendua ematen dioten arazoei aurre emateko jokaera; gainera, ez dizu esango zeintzuk diren arazo horiek, are gehiago, ez daki zeintzuk diren ere.
  • Gogoratu: mekanismo horiek geldiarazteko egingo dituzun alabarenganako hurbilketa-saioak, berarentzat erasokorrak direla, eta haserretuz edo arazorik ez duela esanez erantzungo dizula.
  • Berarekin hitz egiteko leku eta momentu egokiak hautatu..

Zure alabarengana jo eta hurbildu ondoren, emaiozu denbora eta aldia pentsatzeko. Esaiozu ez zaudela berarekin haserre, kezkatuta baizik, bere osasuna edo ongizatea delaeta. Saia zaitez esandakoaz kontsekuente izaten. Ez aipatu berarekin kezkatuta egon daitekeen beste inor, ahulduta gera ez dadin.

Zure alabak ez duela arazorik, edo haserre erantzuten badizu, mantendu patxada. Saio bat baino gehiago beharko dituzu zure alaba benetan arazora hurbil dadin. Esaiozu ez zarela jateko portaerako trastornoetan aditua, eta horregatik laguntza eman diezaizueketen pertsona adituekin lan egin nahi duzula, etxeko guztien osasuna berreskuratzeko.

Utzi berri gogorrak eta dietarekin erlazionatutako as-pektuak sistema sanitarioko profesionalaren eskuetan. Manten zaitez aitaren edo amaren laguntza-zeregina bakarrik betetzen.

Zure alabak laguntza arbuiatzen badu, esaiozu, leunki baina tinko, ulertzen duzula bere narritadura eta bakarrik ego-teko nahia, baina ez zarela inola ere "arazoari atzea emanez" jarriko. Jar zaitez, bada, kontaktuan zure zonako osasun Zentroarekin edo Osasun Mentaleko Zerbitzuekin (OMZekin), eta galdetu zein den estrategiarik onena zure alabari laguntza emateko. Gogoratu, pertsona helduen kasuan, arazoaren konponketarako laguntza eskatzeko azken erabakia bakoitzaren eskuetan dagoen erabakia dela.

Kontuan izan: JPTak direla-eta konplikazio fisiko eta psikofisiologiko serioak egon daitezkeela; baina, oro har, konpli-konplikazio horiek ez direla urgentziakoak izango. Dena dela, zure alaba bat batean argaltzen bada, jaten ez badu, deprimituta badago, suizidio-asmoak edo saioak baditu, edo bestelako arrisku-jarrerak agertzen baditu, jo ezazu berehala Zerbitzu sanitario batera, zure kasurako estrategiarik egokiena zein den jakiteko.

Zeintzuk dira portaera horietatik etor daitezkeen arazoak?

Igo


JPTak direla-eta arazo medikoak nahiz emozio-alterazioak egon daitezke. Osasun-arazo horien kausa dira: pisua la-rregi galtzea edo gehitzea, gutxiegizko nutrizioa eta portaera purgatiboak (gorakoak, libragarrien erabilera, gehiegizko ariketa fisikoa eta abar); puntako kasuetan arazo larriak izan daitezke. Larritasuna, sintomen sarritasunaren eta iraupenaren araberakoa izango da, eta pertsonaren oinarrizko osasun-egoeraren araberakoa. Zorionez, kasu larriak oso gutxitan gertatzen dira ohiko praktika klinikoan.

Ondoko hauek dira arazorik inportanteenak:

  • Portaera murrizkorretan (jatekoa ebitatzen denean):
  • Arterietako tentsio baxua, pultsu motela, gorputz-tenperatura baxua, zorabioak.
  • Gorputzean ile zuri fina (lanugoa) agertzea.
  • Odol-analisietan aldakuntzak egotea.
  • Hilerokoaren trastornoak edota galera.
  • Hezurren ahultasuna kaltzioa galtzeagatik (osteoporosia) edo haztea atzeratzea, gazteen kasuan.
  • Portaera purgatiboetan (gehiegi jan ondoren, jatekoa botatzen denean):
  • Hesteetako patologia, libragarriei asoziatutakoa.
  • Potasioa gehiegi galtzea, bihotz-kondukzioaren trastornoekin eta erritmoaren aldakuntzekin batera.

Medikuarengana jo behar al da?

Igo


Bai. Jateko portaeran aldakuntzak dituen pertsona medikuak diagnostikatu, ebaluatu eta kontrolatu egin behar du.

Gure Erkidegoan Lehen Mailako Atentzioko profesionalak dira Osakidetza/SVSeko Osasun zentroetan kasuaren lehen ebaluazioa egiten dutenak, bai eta, ebaluazio hori egin ondoren, kasuari tratamendu zuzena ipinteko estrategiarik egokiena erabakitzen dutenak (Osakidetza/SVSeko Lehen Mailako Atentzioko Sarea sistema sanitario guztira sartzeko atea da.).

LMko medikuak ebaluatu eta kontrolatzen ditu pisuan, pultsuan eta arteria-tentsioan, potasio-mailetan eta laborategi-datuetako anomalietan egon daitezkeen aldakuntzak. Noizean behin bihotzeko funtzioa ere elektrokardiogamaren bidez ebaluatzen du, bai eta hezur-egoera ere.

LMko osasun-profesionalak balorazio hori egin ondoren, eta detektatu diren arazoak direla-eta kasua deribatu egin behar bada, Osasun Mentaleko Zentrora deribatzen da, berau baita, nahitaezko erreferentzia, asistentzia espezializatua kontuan harturik balorazio zuzena egiteko.

Osasun Mentaleko Zentroko profesionalak bakarrik du ahalmena pazienteak Osakidetzako JPTetako Tratamen-durako Programa Espezifikora deribatzeko. Programa hori Osakidetzak 1998an martxan ipini zuen, asistentzaia-protokoloan ondo definitutako iritziei jarraituz. Aipatutako iritziak prozesuaren larritasunari eta lehen tratamendu-aldiaren osteko prozesuari dagozkie.

JPTak dituzten pertsona asko beldur dira, beren medikua alarmatu egingo dela-eta edo beren sintomak ez dituela ulertuko-eta. Horregatik, ez dute beren trastornoari buruz inolako informaziorik ematen. Guztiz inportantea da osasun-profesionalarekin harremanetan konfidantza izatea eta gustura egotea, prozesuan edozein motatako kezka berririk edo zalantzarik agertuz gero, azaldu ahal izateko; izan ere, horrela eginda, batera saiatuko dira arazoa konpontzen.

Zein da JPTrako tratamendua?

Igo


Oro har, JPTei on egin diezaieke tratamendu mixtoak. Tratamendu horren parte dira: zainketa eta zaintza medikoak, nutrizioari buruzko aholkuak, balorazio psikiatrikoa, medikazioa edota psikoterapia. Kasuaren terapeuta arduradunak interbentzio-beharrizan konkretuak erabakiko ditu, sinto-men diagnostikoaren eta intentsitatearen arabera.

Zainketa medikoa laguntza bat da elikaduraren trastornotik eratorritako zenbait arrisku potentzial zuzentzeko eta pre-benitzeko. Arriskuok, besteak beste, hauek dira: hezur-dentsitatea galtzea edo bihotz-erritmoan trastornoak izatea.

Nutrizioari buruzko aholkularitza laguntza bat da gaixoarentzako elikadura-plan arrazonagarria eta toleragarria garatzeko, pertsonari luzaroago jarraipena egitea errazten duelarik.

Balorazio psikiatrikoak eta psikoterapiak portaera desadaptagarri asoziatuak ezagutzeko eta aldatzeko estrategiak eskaintzen dituzte; gainera, pertsonaren eta etxekoen inguruan estresa sor dezaketen agenteak identifikatzen dituzte, bai eta trastornoaren garapenean zerikusia izan duten gertakizun traumatikoak ere.

Azkenik, medikazio-mota batzuk lagun dezakete buruko biokimika berregokitzen; izan ere, biokimika horri lepora dakioke, zati batean, jateko trastornoa. Hildo horretatik, antidepresibo berriei esker, hartualdietan tolerantzia hobea eta erosotasun handiagoa lor daitezke.

Medikazio laguntza izan daiteke JPTan?

Igo


Oro har, zera kontsideratzen da: medikazio asko, bulimia nerbiosoa edo betekada-trastornoak tratatzeko erabilgarriagoak direla anorexia tratatzeko baino. Hala ere, laguntza efikaza ematen dute JPT ekin asoziatutako sintomak ezabatzeko, psikoterapiarekin batera preskriba daitezkee-larik. Garrantzizkoa da kontuan izatea anorexia nerbioso guztiak ez direla antidepresiboekin tratatzen.

Antidepresiboak patologia-mota horretan gehien erabiltzen diren farmakoak dira; izan ere, JPTari asoziatutako humorearen trastornoetan oso efikazak dira; gainera, es-pezifikoki jokatzen dute bai bulimiari dagokionez (jateko "antsian", jatekoaren inguruko obsesioetan eta osagai purgatiboan) eta bai anorexiari dagokionez, pisuaren errekuperazioan jokaera finkatzailea baitute.

Antidepresiboen efektibitatea aste batzuk igaro ondoren ikusten da; horregatik, emaitzak ez dira berehala ikusten. Beraz, funtsezkoa da kasua bere kargu duen profesional sanitarioarekin komunikazioa izatea. Profesional hori izango da arduradun medikaziorik egokiena puntualki indikatzeko, horrela, sintomatologiaren kontrola aseguratuko baita, eta ondorio sekundario posibleak nahiz beste medikamen-tuekiko interakzioak murriztuko baitira.

Beharrezkoa izango al da tratamendu psikosoziala edota psikoterapia?

Igo


JPT batzuk larriak izateagatik tratamendua beharko dute, sintomak ez baitira berez desagertzen. Kontuan izan behar da JPTen jatorrian emozio-inguruko trastorno-motaren bat dagoela normalean; beraz, beharrezkoa izango da trata-mendu psikoterapeutikoa. Balorazio psikiatrikoa eginda, hobeto ikusiko da arazo gehigarririk dagoen, hots, trastornoaren eboluzioan interferi dezaketen antsietaterik edo depresiorik dagoen. Psikoterapiari esker, pertsonaren jateko ohituren kontrola galtzea sortu duten arrazoiak berbideratuko dira, eta portaera horiek geldiaraziko. Bestalde, pertsonak berak bere buruarekiko eta bere gorputzarekiko kontzeptu negatiboak ulertuko eta aldatuko ditu.

Hobera egingo al du?

Igo


JPT dutenen %80tik %90era bitartekoei tratamenduak on egiten die, bai berehala bai urte biko epean. %50a gutxienez guztiz suspertzen da, eta funtzionamendu orokorrak pertsona guztietan onera egiten du.

Zeintzuk dira eskura dauzkadan baliabideak?

Igo


Aurrean adierazi den bezala, Osakidetzako Lehen Mailako Atentzioko sareak sistema sanitariora sartzeko ate-funtzioak egiten ditu. Horrela bada, zure Osasun Zentrokomedikua da lehenengo jo beharreko erreferentzia-puntua, atentzio mediko efikaza hartzeko.

Bertan egiten dizuten diagnostikoa abiapuntutzat hartuta, dagokizun Osasun Mentaleko Zentroko profesionalaren batengana deribako zaituzte. Hor, berton, zure kasua behar bezala ebaluatuko da eta, beharrezkoa izanez gero, JPTen tratamendurako Programa Espezifikora bidaliko zaituzte.

Dena dela, zalantzarik baduzu, kontsultatu zure Osasun Zentroan edo Osasun Mentaleko Zentroan.

Jaitsi dokumentua PDF formatuan

Igo



 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2008/02/25