Kalitatezko nekazaritzako ekoizpenen hobekuntza, berrikuntza eta garapen teknologikoa bultzatzeko laguntzak

LABURPENA
Titulua:
Kalitatezko nekazaritzako ekoizpenen hobekuntza, berrikuntza eta garapen teknologikoa bultzatzeko laguntzak
Xedea:
Deialdia bakarrik da laguntza-lerro hauetarako: teknologia berriak makinerian, nekazaritza ekipoetan eta prozesuetan ezartzeko laguntzak eta nekazaritzan berrikuntza eta garapen teknologikoko proiektuak egiteko eta teknologia berriak ezartzeko laguntzak. Laguntzak norgehiagoka sistemaren bidez emango dira, ustiategi laguntzaileen diru-laguntzen kasuan izan ezik.
Diru kopurua:
206.000,27 €
Deialdiaren araudia:
  • 84/2012 FORU DEKRETUA, apirilaren 24koa (BAO Zk. 82/2012)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 84/2012 FORU DEKRETUA, apirilaren 24koa. Honen bidez, batetik, 2012rako aurrekontuko diru-izendapen batzuk ezartzen dira, hain zuzen, apirilaren 28ko 48/2009 Foru Dekretuaren babesean emango diren laguntzak egotziko zaizkienak, eta, bestetik, deialdiaren epeak ezartzen dira. 48/2009 Foru Dekretua Bizkaiko Lurralde Historikoan kalitatezko nekazaritzako ekoizpenen hobekuntza, berrikuntza eta garapen teknologikoa bultzatzeko neurriei buruzkoa da.
Araudia:
  • Apirilaren 28ko 48/2009 zk.ko FORU DEKRETUA (BAO Zk. 85/2009)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 28ko 48/2009 zk.ko FORU DEKRETUA, Bizkaiko Lurralde Historikoan kalitatezko nekazaritzako ekoizpenen hobekuntza, berrikuntza eta garapen teknologikoa bultzatzeko neurriei buruzkoa.
  • Nekazaritzako foru diputatuaren 6097/2012 FORU AGINDUA, azaroaren 15ekoa (BAO Zk. 224/2012)
    Nekazaritzako foru diputatuaren 6097/2012 FORU AGINDUA, azaroaren 15ekoa. Honen bidez, apirilaren 28ko 48/2009 Foru Dekretuaren babesean emango diren laguntzetarako aurrekontuko diru-izendapenak birbanatu eta gutxitzen dira. Foru dekretu hori Bizkaiko Lurralde Historikoan 2012an kalitatezko nekazaritzako ekoizpenen hobekuntza, berrikuntza eta garapen teknologikoa bultzatzeko neurriei buruzkoa da.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Nekazaritza Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Nekazaritza Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Eskualdeko nekazaritza bulegoan edo Nekazaritza Zerbitzuan
Telefono bidezko arreta:
Tfno: 944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Eskualdeko nekazaritza bulegoan edo Nekazaritza Zerbitzuan
Itzuli Eskualdeko nekazaritza bulegoan edo Nekazaritza Zerbitzuan
Kalitatezko nekazaritzako ekoizpenen hobekuntza, berrikuntza eta garapen teknologikoa bultzatzeko laguntzak
Deialdia bakarrik da laguntza-lerro hauetarako: teknologia berriak makinerian, nekazaritza ekipoetan eta prozesuetan ezartzeko laguntzak eta nekazaritzan berrikuntza eta garapen teknologikoko proiektuak egiteko eta teknologia berriak ezartzeko laguntzak. Laguntzak norgehiagoka sistemaren bidez emango dira, ustiategi laguntzaileen diru-laguntzen kasuan izan ezik.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Foru Dekretu honetan ezarritako laguntzen onuradunak izango dira kasuan kasuko laguntza araubide bakoitzean zehazturiko baldintzak betetzen dituzten pertsona juridikoak, publikoak nahiz pribatuak.
a) Edozein nekazaritza laguntza ematean hartutako konpromisoak betetzea edo beteta izatea. b) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, hala denean. c) Laguntzak itzultzeko edo zigorrak ezartzeko prozedura batean ez izatea, baldin eta, Bizkaiko Foru Aldundiak emandako laguntza edo diru-laguntza motaren barruan hasita, tramitatzeko bidean badago. Hala denean, laguntza itzultzeko edo zigortzeko edozein prozedura bukatu arte itxaron beharko dute onuradunek laguntza emateko eta ordaintzeko. d) Diruz lagundutako inbertsioaren norakoari eustea inbertsioa egin eta hurrengo bost urtean gutxienez.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
206.000,27 €
Muga:
Gehienez 30.000 euro emango dira proiektuko.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • — Eskabide-inprimakiak, behar bezala bete eta sinatuak. — Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren frogagiria, hala badagokio. — Hartzekodun fitxa, dagokion kutxak edo bankuak behar bezala betea eta zigilua jarrita. — NANaren fotokopia, pertsona fisikoa bada. — Pertsona juridikoa bada, legezko ordezkariaren NANaren fotokopia, IFZren fotokopia eta eraketa-eskrituraren eta estatutuen fotokopia. Halaber, erakundeko gobernu organoak laguntza eskatzeko eta ordezkaria izendatzeko hartutako erabakiaren egiaztagiria aurkeztuko da. — Ogasun eta Finantza Sailaren ziurtagiria, zerga-betebehar guztiak egunean dituela egiaztatzen duena. Ondasunerkidegoak eta sozietate zibilak badira, kide guztiei eskatuko zaie ziurtagiria. — Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, hala badagokio. Ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak badira, kide guztiei eskatuko zaie ziurtagiria. Dagokion nekazaritza elkarte edo erakundeko kidea dela egiaztatzen duen agiria eta aldeko txostena, hala denean. — Neurri honen berariazko dokumentazioa.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/05/01 - 2012/05/31
Ebazteko epea:
Nekazaritza Zerbitzuak tramitatuko ditu espedienteak, eta Nekazaritzako foru diputatuak ebatziko ditu, gehienez ere 6 hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.