Azken eguneratzea: 2009/05/05
Eusko Legebiltzarrak Patxi Lopez izendatu du Eusko Jauraritzako Lehendakari
Ahoz eta zutik bozkatu dute legebiltzarkideek. Patxi Lopezen hautagaitzak gehiengo absolutua lortu du PSEren, PPren eta UPyDren botoei esker. EAJk, Aralarrek eta EAk Ibarretxeren hautagaitzaren alde egin dute, eta Ezker Batua abstenitu egin da.
Patxi Lopez Lehendakari berria Juan Jose Ibarretxe kargua uzten duen Lehendakariaren agurra jasotzen (JB)
Patxi Lopez Lehendakari berria Juan Jose Ibarretxe kargua uzten duen Lehendakariaren agurra jasotzen (JB)

 

Patxi Lopez PSE-EE alderdiko hautagaiaren hitzaldia

Juan Jose Ibarretxe EAJ-PNV alderdiko hautagaiaren hitzaldia

 

PSEren hautagaia, Patxi Lopez, Eusko Jaurlaritzako Lehendakari berri izendatu dute gaur Eusko Legebiltzarrean egindako izendatze eztabaidaren ostean.

Patxi Lopez EAEko Lehendakari berria da jada, PSEko, PPko eta UPyDko legebiltzarkideek emandako botoei esker. Juan Jose Ibarretxeren hautagaitzak, berriz, EAJren, Aralarren eta EAren babesa jaso du. Ezker Batua, aldiz, abstenitu egin da.

Lehendakari berri izendatu dutenean, Patxi Lopezek Juan Jose Ibarretxe kargua uzten duen Lehendakariaren zoriona jaso du, baita Eusko Legebiltzarra osatzen duten gainontzeko kideena ere.

Maiatzaren 7an egingo du Lehendakari karguaren promesa Patxi Lopezek, Gernikako Juntetxean. Bertan, agindu makila hartuko du. Horren aurretik, Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko Presidenteak Lehendakari berriaren izendapena jakinaraziko dio Juan Carlos Erregeari.