Azken eguneratzea: 2008/04/24
Genetikoki aldarazitako organismorik gabeko Europako Eskualdeen VI. mintzaldia
Lehendakariak euskal erakundeen konpromisoa nabarmendu du, Euskadi laborantza transgenikorik gabeko gune bihurtu dutelako
Transgenikoak Gobernuaren politikatik kanpo daudela azpimarratu du
Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak produktuen kalitatearen inguruko debatearen garrantzia nabarmendu du eta, halaber, Gobernuak "elikagaien kalitatea ziurtatzeko apustua" egiten duela, bere ustez, "jaten duguna garelako".
Lehendakaria bere hitzaldiaren une batean. JB
Lehendakaria bere hitzaldiaren une batean. JB

Ibarretxek adierazi du Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasuna eta etorkizuna kalitatean oinarrituta dagoela. Ildo horretan, Gobernuak egindako inbertsioen inguruan mintzatu da, nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasuna eta etorkizuna desberdintzeko asmoz kalitatea dela eta. Era berean, euskal produktuak eta sukaldaritza erreferente izateko asmoz, "ez bakarrik gure herriarentzat", baizik eta "apalki" munduan "on egitearen aldeko konpromisoagatik". Halaber, transgenikoak bultzatu dugun politikatik kanpo daudela errepikatu du.

Lehendakariak Bilbon egin ditu adierazpen horiek, genetikoki aldarazitako organismorik gabeko Europako Eskualdeen Sarearen VI. Mintzaldian.

Laboratze transgenikorik gabeko gunea

Ibarretxek Gobernu Batzordeak hartu duen akordioaren barnean dagoen konpromisoen garrantzia ere azpimarratu du, Euskadi laborantza transgenikorik gabeko gunea izateko gizakien eta animalien elikadurari zuzenduta.

Hortaz, 2007an onartutako Deklarazioaren arabera, Euskadin genetikoki aldarazitako laborantzen produkzioa, gizakien eta animalien elikadurari zuzenduta, oztopatzeko araua gogorarazi du Lehendakariak.

Berak azaldu duenez, laborantzen koexistentziaren arau zehatzen aldeko konpromisoa ere agertzen da deklarazioan, laborantza konbentzionalak eta ekologiokoak ahalik eta gehien babesteko asmoz. Halaber, euskal erakundeek harturiko konpromisoen artean, identifikatzeko eta kontrolerako sistemak ezartzea ere dagoela azaldu du Lehendakariak.

Europako Sareari osoko bilkura Euskadin egiteko erabakia eskertu ostean, Ibarretxek bere hitzaldiari amaiera eman dio honako hau esanda: "Estatutuez gain, nortasun bereko beste erakunde batzuk daude Europa eraikitze-prozesuan parte hartzeko". Bere ustez, "produktuetarako identifikazio bat jartzeak hurrengo pausoa emateko aukera ahalbidetuko du eta, kontsumitzaileek bidea adieraziko dute produktoreekin batera konpromiso estuarekin".

Lehendakariaz gain, Gonzalo Saenz de Samaniego, Nekazaritza eta Arrantza sailburua; eta Angela Cenni, Toscanako Nekazaritza sailburua, egon dira mintzaldian.

Europako eskualdeetako 40 gobernu baino gehiago parte hartzen ari dira genetikoki aldarazitako organismoen Sarearen Osoko Bilkuran.