Argitalpen-data: 2016/05/04

EKINAREN ASTEA

Aztertu Programan parte hartzen duten taldeek urteak daramatzate Euskal kostaldearen eta ibaien ikerketak egiten. Azterkosta eta Ibaialde kanpainetan egiten den lana aipagarria da benetan. Ez bakarrik laginketak eta galdetegiak betetzerako momentuan, baizik eta gizartean ingurumena zaintzearen beharra zabaltzean.

Hala ere, beste pauso bat aurrera eman nahi dugu, eta horregatik EKINAREN ASTEA sortu da.

Zer da EKINAREN ASTEA?

Ingurumenaren aldeko ekintza konkretuak sustatu nahi dituen ekimena da, programan egiten diren laginketez harago.

Mota guztietako taldeek (ikastetxeak, elkarteak, denbora libreko taldeak, familiak…) ingurumenaren aldeko ekintza bat burutu dezaten ASTE BETEKO epea ematen da. Egindako lana mundu guztiarekin partekatu dezakete nahi izanez gero, bide batez EKINAREN ASTEko lehiaketan parte hartuz.

Noiz da EKINAREN ASTEA?

Maiatzaren 22a barne daukan astea izan ohi da, Nazioarteko Dibertsitate Biologikoaren eguna. Egun horretan, gainera, EKINAREN EGUNA ospatzen du Aztertu Programak, talde jakin batekin ekintza konkretu bat burutuz.

EKINAREN ASTEKO aurtengo datak: 2016ko maiatzaren 16tik 22ra.

Nola parte hartu EKINAREN ASTEko lehiaketan?

Burututako ekintza laburtzen edo azaltzen duen lana Aztertu Programara bidaliz: argazkiak, bideoak, aurkezpenak, etab.

Bidalketa email bidez egin daiteke: aztertu@euskadi.eus. Bestelako beharrak izanez gero jarri gurekin kontaktuan 902 160 138 zenbakian.

 

Gogoratu pasaden urteetako ekintzak:

2015

  • IV. EKINAREN ASTEA – maiatzak 18-24
  • IV. EKINAREN EGUNA – VITORIA-GASTEIZ

2014

  • III. EKINAREN ASTEA – maiatzak 19-25
  • III. EKINAREN EGUNA - ETXEBARRI

2013

  • II. EKINAREN ASTEA – maiatzak 20-26
  • II. EKINAREN EGUNA – TXINGUDI

2012

  • I. EKINAREN ASTEA – maiatzak 21-27
  • I. EKINAREN EGUNA - MUSKIZ