Azken eguneratzea: 2012/10/24

Uraren Euskal Agentziak eta Vitoria-Gasteizko Udalak lankidetzarako hitzarmen bat sinatu dute uholdeen aurkako lanak burutzeko obras de Defensa ante Inundaciones.

• Lankidetzarako hitzarmen honek 21 milioi euroko inbertsio publikoa izango du

• Helburua da Zadorra eta Gasteiz hegoaldeko ibaien ertzetan uholdeek sortutako eraginei konponbidea bilatzea

• Lankidetzarako hitzarmenak honek 2013-2020 epean egiten diren lanak barne hartuko ditu

Vitoria-Gasteiz 2012ko urriaren 22a Uraren Euskal Agentzia-URAk eta Vitoria-Gasteizko Udalak 2013tik 2020ra luzatuko den lankidetzarako hitzarmena sinatu dute Zadorra eta Gasteizko hegoaldeko ibaietan uholdeen aurkako lanak egiteko.

Hitzarmen honen barruan egingo diren lana artean hiru dira nagusi

Alde batetik, Zadorran Ibaian egingo direnak Gasteizko hirigunean, zehazki Abetxukoko zubitik Gamarra Mayor-eko zubiraino. Lan horiek gutxi gorabehera 2,5 milioiko aurrekontua izango dute. Lanen xedea hauek dira: gaur egungo ibilgua handitzea, hustutze ahalmena hobetzeko; ur emaria trabatzen duten oztopoak kentzea; eta habitataren ingurumena hobetuko duten neurriak hartzea.

Beste alde batetik, Zadorra Ibaian egingo diren uholdeen aurkako beste lan batzuk ere sartzen dira hitzarmenean; kasu honetan, Krispiñako HUAtik Gobeoko zubira doan tartean, 4 milioiko aurrekontuarekin. Zadorra Ibaian Gasteizko hirigunean egingo diren lehentasunezko ekintza horien inguruan, azpimarratu behar da Abetxukoko zubitik Iurreko zubira doan tartean egingo direnekin batera egingo direla. Aipatutako lan horiek 8 milioiko aurrekontua izango dute, baina ez dira hitzarmenaren barruan sartuko Vitoria-Gasteizko Udalak egingo baititu beste elkarte eta erakundeen laguntzarekin

Azkenik, Gasteizko hegoaldeko ibaietan uholdeen aurkako lanak aurreikusten ere akordio honen atal bat dira. 15 miloi eurotako aurrekontua dute, eta, nabarmenena Batán eta Zapardiel ibaietan egin beharreko uholdeen aurkako lanak dira, Lasarteko Legar Hobia deritzon eremuan. Ekimen honek 13 hektarea aintzira bat bilakatu ditu, Batan ibaiaren ur hazkundea baretu ahal izateko. Hortaz aparte, Krispiñako Araztegiaren errendimendua hobetzen da, euri emaria banatzen baita. Lan honek 9,5 miloi eurotako aurrekontua du.

Uraren Euskal Agentzia – URAren Zuzendari Nagusiak, Iñaki Urrizalkik, adieraz zuen moduan “konpromiso hauek uholdek arriskua nabarmen murriztea ahalbidetuko du, eta hori da Uraren Euskal Agentzia – URAren erronka nagusia Euskadiko hiriburuan. Horretarako hainbat ekintza egingo dira Zadorra eta hegoaldeko ibaietan 10 urtetan 20 milioi euroko aurrekontua izango delarik

Vitoria- Gasteizko Alkatearen esanetan, “udal gobernuarentzat lehentasuna du uholdeak suposatzen duten arazoari behin betiko konponbidea ematea, are gehiago Europear Green Capitularen urte honetan”. Haren hitzetan, “gaur URArekin sinatzen den hitzarmen hau ezberdinen arteko elkar ulertzearen adibide da, eta erakundeen arteko lana sustatzeko adibide nabarmena”.

Hurrengo hau dute xede lankidetzarako hitzarmen honetan barne dauden lan hauek: Zadorra eta Gasteizko hegoaldeko ibaietan bereziki ohikoak diren uholdeei erantzun ematea. Hortara, Uraren Euskal Agentzia-URAk eta Gasteizko Udalak hainbat lan bultzatu dituzte azken urteetan, ibai hazkundeak hirian sortzen dituen arazoei aurre egiteko. Lankidetzarako hitzarmen honek konkretatzen ditu Zadorra eta Gasteizko hegoaldeko ibaietarako plan horiek aurreikusitakoa.