Azkuna Zentroak arte garaikideko Eremuak programa hartuko du 2016an

Joxean Muñoz eta Lourdes Fernandez, Eremuak Batzordeko kideekin batera: Itziar Okazriz, Pello Irazu eta Leire Vergara

2016.eko maiatzak 03

  • Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Eremuak programa praktika artistikoen testuingurua euskal esparruan inplementatzeko prestatutako espazioa da
  • Eremuak egitasmoaren helburu nagusia artistentzat eta sortzaileentzat plataforma bat eskaintzea da, gogoetarako eta topaketarako gune bat sortzea eta errealitate artistiko garaikidearen behatoki gisa funtzionatzen duen lantokia prestatzea.
  • Eremuak programak hainbat ekintza gauzatzen ditu Euskadiko arte garaikideari buruzko gogoetarako testuinguruak laguntzeko, optimizatzeko eta/edo hobetzeko.
  • Bost urtez Gasteizko ARTIUM, Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoa, izan du egoitza. Eta, 2016 honetako Eremuak egitasmoaren edizioa Azkuna Zentrora aldatuko da, aberastasun- eta hazkunde-bide berriak ikertzeko.
  • 2016ko Eremuak programak, batetik, aurreko edizioetako jarduteko ildoei eutsiko die (deialdi ireki eta jarraitua, jardunaldi publikoak eta argitalpena) eta, bestetik, jarduteko ildo berriak abian jarriko ditu, tartean, HARRIAK, EAEko kultur etxeetan arte garaikideko erakusketen eta jardueren programa eta atzerrian egonaldiak egiteko deialdia diseinatzea.
  • Azkuna Zentroan egingo dira edizio honetako jardunaldi ireki guztiak, eta artearen arloko hezkuntza eta pedagogia izango dituzte hizpide.

Bilbo, 2016ko maiatzak 3. Eusko Jaurlaritzak babestutako Eremuak programa independentea Azkuna Zentroak hartuko du aurten. 2010ean sortu zen praktika artistikoen testuingurua euskal esparruan inplementatzeko eta artistentzat eta sortzaileentzat plataforma bat eskaintzeko, gogoetarako eta topaketarako gune bat sortzeko eta errealitate artistiko garaikidearen behatoki gisa funtzionatzen duen lantokia prestatzeko. Hala bada, Eremuak programa panorama artistiko garaikidean hautemandako eskariei emandako neurriko erantzunekin osatzen da. Horrenbestez, laguntza eskaintzen du arte-ekoizpenaren, -interpretazioaren eta -bitartekaritzaren arloetan, deialdi ireki eta jarraitu baten bitartez.

Bost urtez Gasteizko ARTIUM, Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoa, izan du egoitza. Eta, 2016 honetako Eremuak egitasmoaren edizioa Azkuna Zentrora aldatuko da, aberastasun- eta hazkunde-bide berriak ikertzeko. 2016ko Eremuak programak, batetik, aurreko edizioetako jarduteko ildoei eutsiko die (deialdi jarraitua, jardunaldi publikoak eta argitalpena) eta, bestetik, jarduteko ildo berriak abian jarriko ditu, tartean, HARRIAK, EAEko kultur etxeetan arte garaikideko erakusketen eta jardueren programa eta atzerrian egonaldiak egiteko deialdia.Azkuna Zentroan egingo dira edizio honetako Eremuak egitasmoaren barruan antolatutako jardunaldi ireki guztiak, eta artearen arloko hezkuntza eta pedagogia izango dituzte hizpide.

2016ko Eremuak, Azkuna Zentroan

2016ko edizioan, Eremuak programak honako eduki eta jarduteko ildo hauek izango ditu:

  • Deialdi jarraitua: 2016an ere deialdi jarraituari eutsiko zaio abian jarritako hiru jarduteko ildoetan: arte-sormena, bitartekaritza eta interpretazioa.
  • Jardunaldi publikoak. Jendarteratzeko ekitaldia Azkuna Zentroan: 2016an jardunaldi publikoen beste edizio bat egingo da, lehendik Artelekun eta Bilboarten egindakoei jarraipena emateko. Horien bitartez, Eremuak egitasmoak babestutako proposamenak ikusgarri egin ahal izan ziren eta programako parte-hartzaileak bestelako eragileekin (artistak, kolektiboak, askotariko proiektuak, argitaratze-ekimenak, etab.) harremanetan jartzea lortu zen.

Orain arte jardunaldiek hiru ardatz izan badituzte ere (zehazki «programatzea», «editatzea» eta «ekoiztea»), aurtengo edizioan beste kontzeptu-ardatz bat proposatu da; hezkuntzaren eta pedagogiaren zeregina artean.

  • HARRIAK programa: EAEko kultur etxeetan arte garaikideko erakusketak eta jarduerak egiteko programa, ospea hartzen ari diren artistek eta bitartekariek parte hartzen dutena. Programa horren helburuak honako hauek dira: gizartearen eta arte garaikidearen artean loturak eta/edo zubiak sortzea, arte-jarduera garaikideetara jende gehiago erakartzeko; eta artistei beren lanak erakusteko eta ezagutarazteko lekuak eskaintzea. Hala, 2016an 5 erakusketa egingo dira. Erakusketa horietan gutxienez 3 artistak parte hartuko dute eta jarduera paraleloekin osatuko dira.

 

Kultur Etxea

Datak

Bitartekariak

ARENATZarte

Gueñes, Bizkaia

Maiatzaren 2tik (astelehena) 29ra arte (igandea)

Inaugurazioa: ostirala, maiatzak 6, 19:00etan

Ibilbide-tailerra Eriz Morenorekin: larunbata, maiatzak 14, 11:00etan

Ant Espacio: Laura Díez, Damián Rodriguez, Melodie Martín

Micaela Portilla

Dulantzi, Araba

 

Erakusketa: maiatzaren 7tik (larunbata) 21era arte (larunbata)

Inaugurazioa-itxiera + jendaurreko aurkezpena: Maiatzak 21, larunbata, 18:00etan

Olatz Otalora

 

Barandiaran aretoa

Lekeitio, Bizkaia

 

Ekainaren 1etik 19ra

Leire Goikoetxea

 

Kulturate

Arrasate, Gipuzkoa

 

Urria

Jon Otamendi

 

Bastero Kulturgunea

Andoain, Gipuzkoa

 

Azaroaren 10etik abenduaren 30era

Iñaki Imaz

 

 

Erakusketa bisitatzeko ordutegia:

-       ARENATZarte (Gueñes):

  • Ostegunak, ostiralak eta larunbatak: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Igandeak: 11:00-14:00

-       Micaela Portilla (Dulantzi):

  • Astelehenetik ostiralera: 16:30 eta 20:30
  • Larunbatak: 12:00-13:30 (hilaren 21ean, larunbata, izan ezik, inaugurazio-itxieran arratsaldez ere irekita egongo denez)
  • Argitaratze-ildoa: urrian argitaratuko da Eremuak aldizkariaren 3. zenbakia, programako proposamenak eta testuinguruko ikerketa- eta gogoeta-ildoak ikusgarri egin nahi dituena, teorialariei, artistei edo historialariei berariazko gonbidapenak eginez. Halaber, hirugarren koadernoa ere argitaratuko da, Eremuak agerkariak lehenago Jon Mikel Eubaren eta Juan Luis Morazaren lanak argitaratuz hasi duen bidean aurrera eginez.
  • Atzerrian egonaldiak egiteko deialdia diseinatzea eta egituratzea. Eremuak programak jarduteko ildo berri bat jarri nahi du abian eta, horretarako, deialdi irekia eskainiko die atzerriko egonaldien programan parte hartu nahi duten euskal artistei.

Eremuak egitasmoaren edukiak sektoreko profesional batzuek osatutako batzorde teknikoak sortzen ditu. Zehazki, honako hauek dira batzordekideak: Itziar Okariz, Pello Irazu eta Leire Vergara, eta laguntzaile-lanetan Lydia Lomas aritzen da.

Zer da Eremuak?

Eremuak praktika artistikoen testuingurua euskal esparruan inplementatzeko prestatutako espazioa da. Eremuak egitasmoaren helburu nagusia zera da, artistentzat eta sortzaileentzat plataforma bat eskaintzea eta errealitate artistikoko behatoki gisa funtzionatzen duen lantokia prestatzea, «sistema», «testuingurua», «komunitatea» eta «erakundea» nozioak paradigma saihestezinak bihurtuko direna.

2010en sortu zenez geroztik, programaren lan-ildo nagusietako bat arte-jarduera garaikideen premiak eta diskurtsoak hautematea izan da, baita horiei buruzko gogoetak aberastea eta gauzatzeko ekintzak sustatzea ere. Eremuak proiektuaren diseinuaren oinarrian kontzeptu ireki bat dago, jarduera garaikideak garabidean dauden lan-prozesu gisa identifikatzen dituena.

Halaber, Eremuak-en helburu nagusietako bat da gogoetarako eta topaketarako gune bat sortzea arte garaikideari buruzko politika publikoen gainean, horien gaineko hitzaldiak, mintegiak eta lan-mahaiak antolatuta. Eremuak programaren helmuga nagusia esfera publikoa da; asmoa, berriz, politika publiko eta parte-hartzailearen sustapena.

Azkuna Zentroa

Azkuna Zentroa aisialdiko eta kulturako gune publikoa da, eta, pertsonak ardatz harturik, herritarren hazkunde kulturala, fisikoa eta soziala sustatzea du xede. Artearen eta kulturaren alde egiten du apustu, arte garaikideko diziplina mota guztiak barne hartuta. Azkuna Zentroko arte-programazioak askotariko diziplinei eskaintzen die tartea, artista garaikideek ezohiko formatuetan egindako lanak erakusteko.

Azkuna Zentroa gogoeta eta pentsamendu kritikorako gunea da. Jaialdiak, sinposioa eta nazioarteko topaketak direla eta, 2010ean inauguratutako Azkuna Zentroa dagoeneko kulturaren arloko lehen-mailako erreferentea da nazioartean.