Donejakue bidea Bizkaiko golkoko eta Kantauriko portuetan

14_06_15_GIPUZKOA___(252).JPG

2016.eko apirilak 06

  • Asturias, Euskadi, Galizia eta Kantabriako 17 kirol-kaik, North Marinas elkartean batuta, Santiagoko artxidiozesiarekin hitzarmen bat sinatu dute, Santiagorako itsas erromesaldia arautzeko
  • Hondarribia, bi erromes-bideren geraleku; itsasokoa eta kostakoa

SDC 16 04 06

Denboraldi honetan, Donejakue bide berri bat inauguratu da, Santiagorako itsas erromesaldia arautzeko Santiagoko artxidiozesiarekin hitzarmena sinatu duten Asturias, Euskadi, Galizia eta Kantabriako 17 kirol-kai zeharkatuko dituena. Hondarribian hasi eta Coruña amaitu arte, itsasoko Donejakue bidea belaontzian edo bestelako laketontzietan egin dutenek Donejakue egiaztagiria zigilatu ahal izango dute aitortutako itsas institutuetan eta kapitaintzetan. 

 

«Europako hego-mendebaldeko penintsula atlantikoan Donejakue bidearekin lotura izan duten kaiek, North Marinas elkartean batuta, Santiagoko artxidiozesiari eskatu zioten onar zezala apostoluaren santutegira arteko itsas erromesaldia eta Donejakue egiaztagiria ematea 150 itsas miliatik gora nabigatzen dituztenei; alegia, Kantauriko itsas bidean 280 kilometro inguru egiten dituztenei. Asmoa onartuta, proiektura batu daitezke Lapurdiko kaiak, Akitaniakoak , Poitou-Charentesekoak eta Bretainiakoak», azaldu du Euskadiko Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik.

 

Hondarribiako kirol-kaiak, Santanderreko Marinak, Gijongo Marina Yatesek, Gijongo kirol kaiak, Marina Viveirok, Marina Coruñak, Murosko kirol-kaiak eta Pobrako kirol-kaiak ekin zioten proiektu honi urtarrilean, Düsseldorf hirian egin zen Boot itsas azokan, kultura-, kirol- eta turismo-arloetako eskaintza aurkeztuz. «Kultura- eta aisia-itsasketa penintsularen iparraldeko kostetan sustatzea eta itsasoko Donejakue bidea ofizialtzea ziren helburua, dagoeneko erabiltzen da eta, zehaztapenik edo arauketarik batere gabe izan arren», azaldu du Ana Oregik.

 

«Itsasoko Donejakue bideak erlijio-kulturaren zaleak erakarriko ditu Europa iparraldetik, Frantziatik eta Ingalaterratik, kultura-trukeari loturiko onurez gain. Ekimen horren bidez, Europako arku atlantikoaren beste alderdi sozial bat sustatuko da», gaineratu du Ana Oregi sailburuak. North Marinas elkarteko kideak dira kai hauek: Asturiasen, Gijon eta Marina Yates; Euskadin, Hondarribia, Donostia, Orio, Getaria, Deba, Mutriku eta Bermeo; Kantabrian, Marina Santander; eta Galizian, Coruña, Marina Seca, Vivero, Muros, Pobra eta Muxia.  Horien guztien ordezkariak bildu ziren urte hasieran Düsseldorfeko Boot azokan eta ekimena zein Galiziako artxidiozesiari egin beharreko eskabidea zehaztu zituzten.