Lehendakariak CLHren Bilboko Portuko erregaia biltzeko instalazio berriak bisitatu ditu

2015.eko abenduak 16

Urkulluk portuak Euskadin jarduera ekonomikoa sortzen lagundu duela nabarmendu du «inbertitzaileak erakartzeko gune nagusi» bilakatu baita

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak CLH enpresaren (Compañía Logística de Hidrocarburos) erregaia biltzeko instalazio berriak bisitatu dituzte, Bilboko portuan. Hain zuzen ere, Urkulluk portu horrek Euskadiko jarduera ekonomikoa eta industriala sortzen lagundu duela nabarmendu du, enpresa-aktibitate berria sortzeko inbertsioak erakartzeko gune nagusia baita.

CLHk Bilboko portuan erregaiak biltzeko instalazio berria inauguratu du gaur. Azpiegitura horretan 18,2 milioi euro inbertitu dituzte.

Lehendakariak konpainiari eskerrak eman dizkio krisialdian egindako inbertsio-ahaleginagatik. CLHk enpresei edo banaketa-zentroei logistika-floten zerbitzuak bermatzen dizkiela gogorarazi du Urkulluk, eta itsasoan dauden itsasontziak ere hornitu ditzakeela aipatu du. Zerbitzu osoa Bilboko portutik koordinatzen du, industriaren zerbitzura dauden logistika-flota handien erreferentziako espazioa baita. Hala, portuaren kokapenak inbertitzaile berrien interesa piztu duela azpimarratu du lehendakariak.

Ildo horretatik, gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industriaren lehiakortasuna indartzen duten proiektuei babesa eta laguntza ematen jarraituko duela tresna berezien bidez, Indartu programa kasu, Ezkerraldeko, Arabako eta Oiatzunaldeko (Gipuzkoa) industrialde estrategikoetan produkzio-inbertsioak babesteko helburua duena, hamar enpresa-ekimenen bitartez beste 400 lanpostu sortzeko