Azken eguneratzea: 2012/05/09

Indusal

Emakunde Indusaleko langileen kasua aztertzen ari da Defentsoriaren bitartez

Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundeak Indusal enpresako langileak eta euren ordezkari sindikalak hartu ditu eta Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Defentsoriaren bitartez aztertuko du kasua. Langileek salatu dute enpresak agindutako 26 langileren lantoki aldaketa “ezkutuko kaleratzea” dela. Berdintasunerako Defentsoriak kasu aztertzen duen bitartean, Emakundeko zuzendariak eskatuta, bilera izango du enpresako zuzendaritzarekin .