Azken eguneratzea: 2012/05/15

OSTARBI, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratisten Erregistro Ofizialaren Ziurtagiria automatikoki berritu duen lehenengo enpresa

ERAIKINAK ZAINDU ETA MANTENTZEN dituen OSTARBI eraikuntza-enpresa izan da Kontratisten Erregistro Ofizialaren ziurtagiria automatikoki berritu duen lehenengo enpresa.

Administrazioen arteko elkarreragingarritasun-zerbitzuei esker (Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra) berritu da ziurtagiria.

Maiatzaren 14an eman da ziurtagiria, adierazitako administrazioei kontsulta egin zitzaien egun berean.

Bestalde, berritze automatikoa abiarazi zenetik igaro den lehenengo aste honetan, 199 enpresak hautatu dute bide hori.

 

 

Berritze automatikoa aktibatzeko: www.contratacion.euskadi.net/appcont/solicitudregistro/indiceRA_c.htm yestekara joan beharko da, eta hiru urrats errazen bitartez aktibatu baimena:

uno Baimena eman Kontratisten Erregistro Ofizialari enpresaren datuak beste administrazio batzuetan kontsultatzeko.
uno Berritzeko espedienteari buruzko jakinarazpen elektronikoak jasotzeko arduraduna nor izango den definitu enpresako ahaldunen artean.
uno Jakinarazpen telematikoak jasotzeko zein txartel-mota erabiliko den aukeratu.

 

uno

Egiaztagiria automatikoki berritzea.