Etxebizitzaren Behatokien III. Foroa

“Etxebizitzaren Behatokien III. Foroa” antolatu du Etxebizitzaren Euskal Behatokiak hurrengo azaroaren 17an, Bilboko Euskalduna jauregian. Laneko bilera izango da, autonomia-erkidegoek nahiz profesional eta akademikoek lanean laguntzeko eskura dituzten organismoen egoeraz eta eskarmentuaz jarduteko, hartara, etxebizitzaren arloko informazioa eta ezagutza errazago eskuratzeko eta transferitzeko.

Gero eta azkarrago aldatzen ari den gizarte honetan, konponbide azkar eta eraginkorrak behar ditugu, baina jendearengandik urrundu gabe; eta ahalegin horretan besteek zer esperientzia, lehentasun, kezka eta premia dituzten jakiteko aukera emango digu foro honek.

Etxebizitza-politika erkatuetako adituak ez ezik, erkidegoko zein Espainia mailako Etxebizitzaren Behategi batzuk ere izango ditugu jardunaldian, bakoitzak bere praktika onak azaldu, eta, beren beregi, kolaboraziorako bidea urratzeko, laster batean elkarrekin aritzeko modua izateko.

Azken eguneratzea: 2016/10/26