Euskadi-Basque Country Eguna 2019

Abangoardian bizi nahi duen aintzinako herria

Euskadi Basque Country Eguna

Mundua geure joko-eremua da, eta bertan ere, auzo-lanean dihardugu. Munduan dago Euskadi eta mundu osoa elkartzen da gurean.
 
Historian zehar, beste errealitate desberdinekin bizitzen jakin dugu, geureekin batera txertatu eta aniztasunetik abiatuta sortu egin dugu, nortasun eta ezaugarri propioak sendotuz aldi berean. Herria bera eta herritarrok aberastu egin gara horri esker, eta munduari ere ekarpena egin diogu.
 
Nola egin dugu? Eta are garrantzitsuagoa dena: nola jardun behar dugu munduan gaur egungo testuinguruan? Galdera hauei erantzuteko, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanak Zuzendaritzak “Euskadi Basque Country Eguna” lehen topaketa antolatuko du ekainaren 19an, Bilboko Bizkaia Aretoan, Euskadi nazioartean sustatzen duten askotariko eragileek elkar hartzeko.
 
Euskadiren nazioartekotzea aparteko erronka da, eta askotariko aldaketak eskatzen dizkigu. Horri erantzuteko, 2020 Euskadi Basque Country Estrategiak ardatz nagusiak finkatu zituen, eta lan-lerroak proposatu. Horietako bat da geure herri-marka sendotzea, bereizgarri zaizkigun ezaugarrietan sakonduz, Euskadi mundu mailako eragile gisa kokatzea bultzatzen duena. Aintzinako herria gara, baino bizi-bizia; garaikidetasuna eta tradizioa uztartzen jakin duen balioen herria gara. Abangoardia maite duen herria gara.
 
Ekainaren 19an, balore horien garapenean diharduten erakunde, enpresa eta norbanakoak elkartuko dira, lotura gero eta trinkoagoak dituen testuinguruan Euskadi Basque Country markak eskaintzen dituen aukerez gogoeta egiteko. Erronkak identifikatuko ditugu horizonte berriak identifikatzeko.
 
 
Topaketaren egunean bertan, “Euskadi Basque Country Lagunak” aintzatespenak ezagutzera emango dira, Euskadi munduan zabaltzeko nazioartean lan egindako pertsona eta erakundeen lana eskertzeko.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Euskara Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
5
Ordutegia:
09:30 - 14:30
Bizkaia Aretoa
Abandoibarra3
BilbaoBizkaia (España)
Jarraibideak:

Izena eman