Mokozabalaren (Platalea leucorodia) eztei ondoko migrazioa Urdaibain

Mokozabala (Platalea leucorodia) hezeguneetan bizi den uretako hegaztia da, eta kutsadurarekiko oso sentikorra denez, ekosistemaren osasun ekologikoaren adierazlea da, gizakien jarduerek ingurunean duten eragin kaltegarriaren benetako lekukoa. Izan ere, kontserbatzaileentzat, hezeguneen kudeaketaren arduradunentzat, zientzialarientzat eta ornitologoentzat hezeguneen babesaren sinboloa da.

Europa mendebaldeko hegaztien parte bat erregulartasunez agertzen da eztei migrazioen ostean, Mundaka-Gernikako estuarioan, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban, eta, horretaz gain, Txingudiko estuarioak (Gipuzkoan), hezegune arabarrak, Santoñako padurak eta Santanderreko badia (Kantabria) erabiltzen dituzte.

Europa ipar-mendebaldeko mokozabalen eztei migrazioan zehar, hegaztietako batzuek bidaia luzeak egiten dituzte –1.000 km baino gehiago–, eta horrek 2 edo 3 astez bidean gelditzera behartzen ditu, atseden hartu eta elikatzeko. Beste zenbait alek migrazio laburragoak egiten dituzte (200-400 km), eta denbora gutxiago behar dute bidaiarako indarrak hartzeko. Ekialdeko Kantauri Itsasoan egiten dituzten geldiuneak puntu garrantzitsua dira espeziearen migrazio ibilbidean, azken eskala bat egin dezaketelako Penintsula Iberiarra zeharkatu aurretik, azken tarte horretan ez baitute ia geldialdirik egiten.



Pdf formatoko dokumentuak:
2012 (6,69 Mb)
2011 (9,31 Mb)
2010 (8 Mb)
2009 (3,85 Mb)
2008 (2,36 Mb)
2007 (3,5 Mb)
2006 (3,62 Mb)
2005 (16,1 Mb)
2004 (4,16 Mb)
2003 (1,97 Mb)
2002 (1,07 Mb)