Urari eta ur-sistemei loturiko berrikuntza, ikerketa eta garapen programetarako eta egitasmoetarako diru-laguntzetarako deialdia. 2012

LABURPENA
Titulua:
Urari eta ur-sistemei loturiko berrikuntza, ikerketa eta garapen programetarako eta egitasmoetarako diru-laguntzetarako deialdia. 2012
Xedea:

1.- Oinarri horien helburua diru-laguntzak emateko finkatuko diren baldintzak arautzea da. Diru-laguntzen helburua, berriz, lurrazaleko eta lurrazpiko hidrologiari, hidraulikari eta uretako ekosistemei loturiko berrikuntza, ikerketa eta garapen programak eta egitasmoak gauzatzeko EAEko ekimenen gastuak ordaintzea da.

2.- Aurreko atalean ezarritakoaren arabera, ondoko jarduera hauei eman ahal izango zaie diru-laguntza:

- Azaleratzen diren lehentasunezko gai kutsatzaileen gaineko azterketak

- Ur-masak morfologikoki eta ekosistemikoki leheneratzeko eta hobetzeko teknikei buruzko azterlanak.

- Klima-aldaketak ur-masetan eta azpiegitura hidraulikoetan dituen ondorioak zehazteko ikerketak

- Klima-aldaketaren ondorioak arindu edo/eta prebenitzeko aukerak.

- Ur-masen egoera eta ekologia-potentziala zehazteko metodologiak eta ur-masen gaineko neurrien programen eraginkortasunaren balioespena

- Uretako ingurunean eta azpiegitura hidraulikoetan espezie inbaditzaileek duten eraginaren eta horiek erauztearen gaineko azterketak

- Ibaien ibilbideetan fauna gora eta behera igarotzea hobetzeko azterketak

- Ur-baliabideak kudeatu eta erabiltzean eraginkortasun teknikoa hobetzeko garapena.

- Lurrazpiko uraren arloko azterketak

- Artikulu honen 1. atalean ezarritakoarekin bat datozen jarduerak.

Diru kopurua:

400.000 €

Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2011ko abenduaren 19koa, (EHAA Zk. 09/2012)

    Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena; honen bidez, publiko egiten da urari eta ur-sistemei loturiko berrikuntza, ikerketa eta garapen programetarako eta egitasmoetarako diru-laguntzen deialdia

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Uraren Euskal Agentzia
Deialdia egiten duen organoa:
Uraren Euskal Agentzia
Erakunde erabakigarria:
Uraren Euskal Agentzia
Egitura atal ebazlea:
Uraren Euskal Agentzia
Bertan emandako arreta:

Uraren Euskal Agentziaren Erregistro Orokorrean (C/ Orio, 1-3, 01010, Vitoria-Gasteiz. Araba)

Agentzia horren Arroen bulegoetan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetako edozeinetan.

Telefono bidezko arreta:

Jonatan Usón Lobo

Telefonoa: 945 011 700

Fax-a: 945 011 701

E-maila: juson@uragentzia.net

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Uraren Euskal Agentziaren Erregistro Orokorrean (C/ Orio, 1-3, 01010, Vitoria (Álava/Araba).

Agentzia horren Arroen bulegoetan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetako edozeinetan 

Itzuli

Urari eta ur-sistemei loturiko berrikuntza, ikerketa eta garapen programetarako eta egitasmoetarako diru-laguntzetarako deialdia

1.- Oinarri horien helburua diru-laguntzak emateko finkatuko diren baldintzak arautzea da. Diru-laguntzen helburua, berriz, lurrazaleko eta lurrazpiko hidrologiari, hidraulikari eta uretako ekosistemei loturiko berrikuntza, ikerketa eta garapen programak eta egitasmoak gauzatzeko EAEko ekimenen gastuak ordaintzea da.

2.- Aurreko atalean ezarritakoaren arabera, ondoko jarduera hauei eman ahal izango zaie diru-laguntza:

- Azaleratzen diren lehentasunezko gai kutsatzaileen gaineko azterketak

- Ur-masak morfologikoki eta ekosistemikoki leheneratzeko eta hobetzeko teknikei buruzko azterlanak.

- Klima-aldaketak ur-masetan eta azpiegitura hidraulikoetan dituen ondorioak zehazteko ikerketak

- Klima-aldaketaren ondorioak arindu edo/eta prebenitzeko aukerak.

- Ur-masen egoera eta ekologia-potentziala zehazteko metodologiak eta ur-masen gaineko neurrien programen eraginkortasunaren balioespena

- Uretako ingurunean eta azpiegitura hidraulikoetan espezie inbaditzaileek duten eraginaren eta horiek erauztearen gaineko azterketak

- Ibaien ibilbideetan fauna gora eta behera igarotzea hobetzeko azterketak

- Ur-baliabideak kudeatu eta erabiltzean eraginkortasun teknikoa hobetzeko garapena.

- Lurrazpiko uraren arloko azterketak

- Artikulu honen 1. atalean ezarritakoarekin bat datozen jarduerak.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Ebazpen honek arautzen dituen diru-laguntzen onuradun, erakunde hauek izan ahalko dira: udalak, mankomunitateak, partzuergoak, eta tokiko beste erakunde batzuk; horietako batek edo batzuek osatutako tokiko merkataritza-sozietateak; unibertsitateak; teknologia-zentro publiko edo pribatuak; eta Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteak eta fundazioak. Diru-laguntza horien helburua urari eta ur-sistemei loturiko berrikuntza, ikerketa eta garapen ekimenen gastuak ordaintzea izango da.

Diru-laguntza hori jaso ahal izateko, erakundeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatu.

- Aurkeztuko den proiektuan proposatutako helburuak beteko direla bermatzeko behar den egitura eta gaitasuna edukitzea.

- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko organoek eta horien erakunde autonomoek emandako lehenagoko diru-laguntzarik ez edukitzea justifikatzeke edo itzultzeke.

- Onuradun izaera lortzeko debekurik ez edukitzea; Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluaren 2. eta 3. ataletan daude adierazita debekuak.

- Erakunde eskatzaileak ezingo du sartuta egon diru-laguntzak edo laguntza publikoa jasotzea eragozten duen inolako debeku edo administrazio-zehapen edo zehapen penaletan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetako seigarrenean ezarritakoa barne.

- Kideen artean boluntarioak dituzten irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legea bete beharko dute.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Ebazpen honen xederako laurehun mila (400.000) euroko aurrekontu-baliabidea dago 2012ko aurrekontuan, agindu honetako Lehen Xedapen Gehigarrian ezarritakoa kaltetu gabe.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:

Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Eskaera
  • Erantzukizun adierazpena

    Onuradun mota bakoitzari eska dakiokeen berariazko dokumentazioa gorabehera, eskatzaile guztiek aurkeztuko dute eskabidea, jarraian zerrendatuko diren agiriekin batera. Originalak edo kopiak aurkeztuko dira, eta, kopiak badira, behar bezala konpultsatuta egon beharko dute.

    a) I. Eranskinaren araberako eskaera-eredua, erakundearen arduradunak izenpetuta.

    b) Diruz laguntzea eskatu den jarduera egitea onartu dela adieraziz, erakundeko organo eskudunak egindako ziurtagiria.

    c) Ogasunari eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak ordainduta daudela egiaztatzen duen ziurtagiri eguneratua.

    Zergen adierazpena aurkezteko betebeharrik ez duen erakundea baldin bada edo salbuetsita baldin badago, edo Gizarte Segurantzan alta emanda egon beharrik ez baldin badauka, zerga-betebeharretan edo Gizarte Segurantzan alta emanda egon beharrik ez daukala ziurtatzen duen adierazpena aurkeztu beharko du erakundearen ordezkariaren izenean, eta gainera, Ogasun Publikoko zergapekoen erregistroan eta Gizarte Segurantzan alta-egoeran dauden afiliatuen erregistroetan erakunde hori ez dagoela dioten administrazio-ziurtagiriak ere bai.

    d) Erakunde eskatzailearen erantzukizuna duen pertsonaren zinpeko adierazpena, xede bererako diru-laguntzak edo laguntzak eskatu edo eman diren edo bideratzen ari diren eta zenbatekoak diren adieraziz, ebazpen honen II eranskinean zehazten den eredu normalizatuaren arabera.

    e) Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen administrazio-zehapenik edo zehapen penalik ez edukitzearen zinpeko adierazpena, ezta horretarako legezko inolako debekurik izan ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen amaierako seigarren xedapenean zehaztu bezala, ebazpen honen II eranskinean zehazten den eredu normalizatuaren arabera.

    f) Aurrekontuan nahikoa zuzkidura dagoela dioen erantzukizunezko adierazpena: gutxienez, eskatutako aurrekontuaren eta diruz laguntzeko gastuaren arteko aldea ordaintzeko lain, ebazpen honen II eranskinean zehazten den eredu normalizatuaren arabera.

    g) Azalpenen memoria, gutxienez hauek dituela:

    - Jardueraren izenburua.

    - Jardueraren definizioa.

    - Proposamena diru-laguntzaren helbururako egokia dela azaltzeko justifikazioa.

    - Aurrekontua.

    - Jarduera gauzatzeko epea eta lanen kronograma.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/01/14 - 2012/02/14
Aurkezteko epe-muga:

Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Ebazteko epea:

Ebazpena gehienez ere hilabete bateko epean eman eta jakinaraziko da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik kontatzen hasita

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Uraren Euskal Agentzia.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Uraren Euskal Agentzia.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.