CAPV-eko inbertsio zientifiko-teknologikoko errealizaziorako laguntzak. 2016

LABURPENA
Titulua:
CAPV-eko inbertsio zientifiko-teknologikoko errealizaziorako laguntzak. 2016
Xedea:
Dekretu honen helburua da: Euskal Autonomia Erkidegoan dauden enpresetan zientzia- eta teknologia-azpiegituretan nahiz ekipamenduetan inbertsioak bultzatzea arrisku-finantzarako sarbidea izanik eta dekretu honetan ezarritako ezaugarriak dituzten kredituak emanez.
Diru kopurua:
21.341.000 €
Deialdiaren araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Deialdia egiten duen organoa:
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
TRAMITAZIOAK
CAPV-eko inbertsio zientifiko-teknologikoko errealizaziorako laguntzak. 2016
Dekretu honen helburua da: Euskal Autonomia Erkidegoan dauden enpresetan zientzia- eta teknologia-azpiegituretan nahiz ekipamenduetan inbertsioak bultzatzea arrisku-finantzarako sarbidea izanik eta dekretu honetan ezarritako ezaugarriak dituzten kredituak emanez.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

a) Zientzia- eta teknologia-inbertsioen proiektuak egiten dituzten enpresa txiki, ertain eta handiak, betiere horien helburua balio erantsi handiko produktu eta zerbitzuetan eginiko ikerketen emaitzak aldatzea bada. Estrategia honako parametro hauetan oinarrituta ezarri da: ikerlarien kopurua, kanporako teknologiaren gardentasuna, I+G+B jardueretarako zuzkidura ekonomikoa eta abantailak (finantzaketa emateko eskumena duen organoak proiektu berezitzat jotzen baditu).

b) Era berean, trakzio-enpresa handiek ere eskuratu ahal izango dituzte, teknologia- eta berrikuntza-adierazle altuetan oinarrituta, finantzaketa emateko eskumena duen organoak proiektu estrategikotzat jotzen baditu. Trakzio-enpresan handitzat joko dira Euskal Autonomia Erkidegoan eragin esanguratsua dutenak beste enpresa batzuen jokabideetan, enpresa horien hornitzaileak edo laguntzaileak direlako.

c) Era berean, enpresa-taldeetakoak diren enpresek eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden banako enpresek ere sarbidea izango dute, baita enpresa eragiletzat jotzen direnean ere enpresa eskatzailearen kapital sozialaren % 50etik gorako partaidetza izanik, erkidego horretatik kanpo dagoenean

  • Jarduera ekonomikoaren zentroa Euskal Autonomia Erkidegoan izatea
  • Diruz lagundu daitekeen jarduera eta I+G+B ekintzak Euskal Autonomia Erkidegoan garatzea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea, baita Euskal Autonomia Erkidegoko. Administrazioaren baitan dagoen edozein erakunde edo sozietaterekin dituzten betebeharrak ere.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
21.341.000 €
Muga:

Kredituaren zenbatekoa: seihileko bakoitzean aukera daitezkeen gastuen % 50.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) Erakundearen legezko ordezkariaren adierazpena, inguruabar hauek jasotzen dituen edukia zehaztuta.

    ● Erakundearen legezko ordezkariaren izen-abizenak eta Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) zenbakia edo Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia (AIZ).

    ● Erakundearen izena, Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ), sozietatearen helbidea eta eratze-data.

    ● Euskal Autonomia Erkidegoan gutxienez jarduera-zentro batean helbidea izatea, eta finantzaketa-eskabidean zehaztutako jarduera diruz lagungarriak bertan gauzatzea.

    ● Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, kasu bakoitzari dagokion epigrafean, alta emanda egotea.

    ● Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea, bai eta SPRI taldeko edozein enpresarekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko betebehar oro beteta edukitzea ere.

    ● ETEen kasuan, aurreko bi zerga-ekitaldietan eta finantzaketa eskatzen deneko zerga-ekitaldian emandako minimis laguntzen zerrenda, laguntza noiz eman den, zein erakundek eman duen eta laguntzaren beraren programa eta zenbatekoa adierazita.

    ● Erakunde publiko edo pribatuek proiekturako emandako laguntzen zerrenda, laguntza noiz eman den, zein erakundek eman duen eta laguntzaren beraren programa eta zenbatekoa adierazita.

    ● Enpresaren tamaina neurtzeko zehaztasunak.

    ● Artikulu honen 4. zenbakian aurreikusitako egoera batean ere ez izatea.

    b) Enpresaren eratze-eskrituraren fotokopia, IFK zenbakia eta hartzekodunaren NAN zenbakia.

    c) Legezko ordezkariaren notario-ahalordearen fotokopia.

    d) Finantza-erakundearen ziurtagiriaren kopia, kontu korrontearen titularitatea erakunde onuradunari dagokiola eta zenbaki hori duela egiaztatzen duena.

    e) Banako ikuskaritzen eta ikuskaritza bateratuen fotokopia, hala badagokio, azken bi ekitaldiena. Auditoriarik izan ezean, epe horien urteko kontuak.

    f) Indarrean dagoen ekitaldiaren behin-behineko irabazi eta galeren azken kontua

    g) Indarrean dagoen ekitaldiko galera eta irabazien kontua.

    h) Finantza zorpetzea, kapital bizia, iraungitzea eta ordaindu beharreko amortizazio-kuotak zehaztuta.

    i) Kaudimenari buruzko txostena.

    j) Gizarte Segurantzako Diruzaintzak igorritako ziurtagiria, hain zuzen, laguntza-eskabidea aurkeztu aurreko hamabi hilabeteetan alta-egoeran dauden langileen plantillari buruzkoa.

    k) Finantzaketa-eskabidean emandako informazioa osatzen duen proiektuaren memoria tekniko eta ekonomiko zehatza, noiz hasi eta amaitzen den zehaztuta.

    l) Enpresako taldeen kasuan, inbertsio-plan bat egitea aurreikusita duen enpresa bakoitzak banan-banan aurkeztu beharko ditu Finantzaketa Eskabidea eta eskatutako gainerako agiriak

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskatazaileak sarrera
Eskatazaileak sarrera


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2016/01/13 - 2016/02/11
Ebazteko epea:
Ebazpena eskaera aurkeztu eta 6 hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko zaio interesdunari.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.