Errendimendu akademiko handia duten unibertsitateko ikasleak aintzatetsi eta saritzeko 2012-2013 ikasturterako bikaintasun akademikoko bekak.
Ebazpena argitaratu da.
Eskaera onartuta edo baztertuta dagoen ebazpeneko zerrendetan begiratu dezakezu. Zerrenda horiek “Erlazionatutako ebazpenak” atalean daude, “Deialdiaren egoera” orriaren beko aldean.
Deialdi honen xedea «bikaintasun akademikoko bekak» ematea da. 180 beka emango zaizkie errendimendu akademiko handia duten eta graduko irakaskuntzan matrikulatuta dauden ikasleei. Baldintzak:
- unibertsitatera lehen aldiz 2012-2013 ikasturtean joatea, edo
- 2011-2012 ikasturtean beka honen onuradun izan izana.
La cuantía de la beca será de 3.500 euros (Modalidad A) y de 6.000 euros(Modalidad B).
- AGINDUA, 2012ko ekainaren 12koa, (EHAA Zk. 137/2012)
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena; honen bidez, errendimendu akademiko handia duten unibertsitateko ikasleak aintzatetsi eta saritzeko 2012-2013 ikasturterako bikaintasun akademikoko beketarako deialdia egiten da.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Deialdi honen xedea «bikaintasun akademikoko bekak» ematea da. 180 beka emango zaizkie errendimendu akademiko handia duten eta graduko irakaskuntzan matrikulatuta dauden ikasleei. Baldintzak:
- unibertsitatera lehen aldiz 2012-2013 ikasturtean joatea, edo
- 2011-2012 ikasturtean beka honen onuradun izan izana.
Errendimendu akademiko handia duten eta graduko irakaskuntzan matrikulatuta dauden unibertsitate ikasleak. Baldintzak:
- unibertsitatera lehen aldiz 2012-2013 ikasturtean joatea, edo
- 2011-2012 ikasturtean beka honen onuradun izan izana.
Beka eskatzen duen pertsonak honako baldintza hauek bete beharko ditu:
a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea.
b) Diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor-arloko edo administrazio-arloko zigorrik ezarrita ez izatea, eta horretarako desgaitzen duen legezko ezein debekuren eraginpean ez egotea.
c) Graduko titulazio bat lortzeko irakaskuntzetako ikasketa-plan batean ikasturte osorako matrikulatuta egotea. Ikasketak atzerrian egiten dituzten B) modalitateko eskatzaileen kasuan, Graduko irakaskuntzen baliokidea den maila akademikoko ikasketetan egindako matrikulak ere onartuko dira.
d) B modalitatea hautatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean auzotasun administratiboa izatea eskabideak aurkezteko epea amaitu baino urtebete lehenagotik gutxienez, eskatzaileak 2011-2012 ikasturtean beka lortu ez badu behintzat.
1.- Unibertsitatera lehenengo aldiz 2012-2013 ikasturtean joan diren eskatzaileen kasuan:
a) Batxilergoa Espainiako Unibertsitate Sisteman ikasi duten eskatzaileen kasuan, beheragoko formula aplikatuz 9 puntuko nota edo altuagoa lortu izana. Horretarako, Batxilergoko batez besteko nota eta 2012. urteko unibertsitaterako sarbide-probaren fase orokorreko azterketen batez besteko nota hartuko dira kontuan.
Behin betiko lehentasun-ordena ezartzen duen nota finkatzeko, honako formula hau aplikatuko da eskaera bakoitzean:
BBHO = 0,6 x BBBN + 0,4 x FOK
BBHO: behin betiko lehentasun-ordena.
BBBN: Batxilergoko batez besteko nota.
FOK: fase orokorreko batez besteko nota, hiru dezimalekin eta biribildu gabe.
b) Batxilergoa atzerriko hezkuntza-sistemen arabera irakasten duten ikastetxeetan ikasi duten eskatzaileen kasuan, Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako Ministeritzaren batxiler-tituluaren homologazioa eskuratu behar dute, derrigorrezkoa den kasuetan, baita Espainiako Unibertsitaterako sarbide-agiria ere, 9 puntuko kalifikazioa edo handiagoa jasoko da.
c) Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketak egin dituzten eskatzaileek, Goi-mailako prestakuntza-zikloan batez beste 9 puntuko nota edo altuagoa lortu izana.
2.- Beka berritzea eskatzen dutenek 2011-2012 ikasturtean batez besteko honako nota hauek lortu izan beharko dituzte, beka jakintza zientifikoaren zer adar ikasteko eman zen, horrexen arabera:
- Arteak eta Giza Zientziak: 8,5.
- Zientziak: 8.
- Osasun Zientziak: 20. 7,5.
- Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak: 8,5.
- Ingeniaritza eta Arkitektura: 7.
705.000 €.
Bekak emateko ebazpena jakinarazi ondoren, bekak ordainketa bakarrean ordainduko dira, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Eskaera egiteko aplikaziora sarbidea.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2012ko irailaren 28a.
Unibertsitateen zuzendariak ebatzi eta jakinaraziko du bekak emateko ebazpena, Agindua argitaratu eta sei hileko epean, gehienez.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.