De minimis araubideko diru-laguntzak ezartzen dira erlezaintzako ustiategi. Bizkaia 2018

LABURPENA
Titulua:
De minimis araubideko diru-laguntzak ezartzen dira erlezaintzako ustiategi. Bizkaia 2018
Xedea:
Foru-dekretu honen bidez, erlezaintzako ustiategien titular diren nekazarientzako laguntza-programa bat ezarri nahi da, Bizkaiko erlezaintzako ustiategien ekoizpen-jardueran izan den jaitsiera arintzeko. Hain zuzen, liztor asiarraren hedapenak eta intsektu horrek ekoizpenean sortu dituen kalteek eragin duten jaitsiera hori.
Diru kopurua:
20.000,00 euros
Deialdiaren araudia:
  • 2018ko deiladia (BAO Zk. 226/2018)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 148/2018 FORU DEKRETUA, azaroaren 20koa. Honen bidez, de minimis araubideko diru-laguntzak ezartzen dira erlezaintzako ustiategi jakin batzuetarako.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Iraunkortasun eta Ingurune Naturalaren Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Iraunkortasun eta Ingurune Naturalaren Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Abeltzaintza Zerbitzuaren bulegoetan , Lehendakari Agirre, 9, 4. D, 48014 Bilbo
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Abeltzaintza Zerbitzuaren bulegoetan , Lehendakari Agirre, 9, 4. D, 48014 Bilbo
Itzuli Abeltzaintza Zerbitzuaren bulegoetan , Lehendakari Agirre, 9, 4. D, 48014 Bilbo
De minimis araubideko diru-laguntzak ezartzen dira erlezaintzako ustiategi. Bizkaia 2018
Foru-dekretu honen bidez, erlezaintzako ustiategien titular diren nekazarientzako laguntza-programa bat ezarri nahi da, Bizkaiko erlezaintzako ustiategien ekoizpen-jardueran izan den jaitsiera arintzeko. Hain zuzen, liztor asiarraren hedapenak eta intsektu horrek ekoizpenean sortu dituen kalteek eragin duten jaitsiera hori.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Diru-laguntza hauen onuradunak.erlezaintzako ustiategien titularrak izango dira.
Baldintza orokorrak a) Bizkaiko lurralde-eremuan eduki behar dute ustiategia. b) Laguntzak eskatzen diren urtearen aurreko hiru urteetan ezin izan zaie zehapenik ezarri animalien ongizatearen eta osasunaren arloan edo erlezaintzaren antolamenduaren arloan indarrean den arautegiaren arau-hauste larriak edo oso larriak egiteagatik . c) Derrigor bete beharreko sektore-programak egunean izan behar dituzte, bai eta Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroari egin beharreko jakinarazpenak (zentsu-aitorpena) ere. d) Zerga-betebeharrak eta, hala badagokio, Gizarte Segurantzarekikoak egunean eduki behar dituzte. Diru-laguntzaren eskaera aurkezteak berekin ekarriko du erakunde eskatzaileak baimena ematea instrukzio-organoari zuzenean egiaztatu ahal izateko inguruabar hauek. Horretarako, dagozkion ziurtagiri telematikoak lortu ahal izango ditu, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 23.3 artikuluan xedatutakoarekin bat. e) Ezin dute izan zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik, eta ezin dira sartuta egon laguntzak jasotzea ezgaitzen duten legezko debekuetan. f) Ezin dira sartuta egon itzultzeko edo zigortzeko ezein prozeduratan. Hala badagokio, onuradunei diru-laguntza hauek eman eta ordaintzeko, derrigorrezkoa izango da Bizkaiko Foru Aldundiak emandako izaera bereko laguntzak edo diru-laguntzak direla- eta hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak amaituta egotea. — Baldintza bereziak a) Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan (AUE) erregistratuta egon behar dute, erlezaintzarako sailkapen zooteknikoaren barruan. b) 2018ko nahitaezko zentsu-aitorpena eginda eduki behar dute. c) Nahitaezko azken zentsu-aitorpenean, 100 erlauntzeko zentsua izan behar dute, gutxienez.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
20.000,00 euros
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) NANaren fotokopia. b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiri eguneratuak. c) Kalitateko eztiei atxikitako erlezaina: organo egiaztatzailearen egiaztagiria. d) Erlezaintza jarduera nagusia duen erlezaina: Nekazarien Gizarte-Segurantzaren kotizatzailea izatearen egiaztagiria, eta errentaren azken aitorpena, sarreren %50 baino gehiago jarduera horri dagozkiola egiaztatzen duena. e) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea eta aplikatu beharreko gainerako legeria betetzen delako zinpeko deklarazioa .
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/11/26 - 2018/12/04
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.