Turismoa Sustatzeko Jarduerak Egiteko Laguntza Programa. Araba 2012

LABURPENA
Titulua:
Turismoa Sustatzeko Jarduerak Egiteko Laguntza Programa. Araba 2012
Xedea:
Araba Lurralde Historikoan turismoa sustatzeko jarduerak burutzen laguntzea.
Diru kopurua:
678.863,05 €
Deialdiaren araudia:
  • 133/2012 ERABAKIA, martxoaren 27koa (ALHAO Zk. 42/2012)
    133/2012 ERABAKIA, martxoaren 27ko Diputatuen Kontseiluarena, turismoa sustatzeko jarduerak egiteko laguntzen 2012ko ekitaldirako deialdia onartzen duena.
Araudia:
  • 17/2012 FORU DEKRETUA, martxoaren 6koa (ALHAO Zk. 36/2012)
    17/2012 FORU DEKRETUA, martxoaren 6ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, onartu egiten dira Ekonomia Sustapenaren Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Berrikuntza eta Ekonomia Sustapenaren Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Berrikuntza eta Ekonomia Sustapenaren Saila
Erakunde erabakigarria:
Arabako Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Probintzia plaza, 5, 01001 Gasteiz
Telefono bidezko arreta:
Tfno: 945 18 18 18
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Probintzia plaza, 5, 01001 Gasteiz
Itzuli Probintzia plaza, 5, 01001 Gasteiz
Turismoa Sustatzeko Jarduerak Egiteko Laguntza Programa. Araba 2012
Araba Lurralde Historikoan turismoa sustatzeko jarduerak burutzen laguntzea.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
a) Arabako Lurralde Historikoko kuadrillak. b) Gutxienez 3 urtetik hona turismoko informazio bulegoa duten Arabako Lurralde Historikoko udalak. c) Irabazteko asmorik gabe Arabako Lurralde Historikoko turismoa sustatzen diharduten elkarteak. d) Xede sozialean hala ezarrita turismo sektorean dihardutela frogatzen duten enpresa txiki eta ertainak, edozein delarik ere euren era juridikoa, baldin eta sozietate eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan badute edota zerbitzu zentroren bat Lurralde Historikoan badute. Euskal Autonomia Erkidegoko turismo enpresa eta establezimenduen erregistroa sortzen duen irailaren 2ko 199/2003 Dekretuaren 2.3 artikulua aplikatuta, honako hauek ofizioz joko dira turismo sektoreko enpresa eta establezimendutzat, inolako frogagiririk eskatu gabe: .- Hotelak, ostatu etxeak, turismoko apartamentuak, kanpinak eta nekazaritza turismoko establezimenduak. .- Bidaia agentziak. .- Jatetxe eta kafetegi gisa sailkatutako sukaldaritza enpresak. e) Turismoaren sustapenean diharduten eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan daukaten autonomoak.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharrak egunean izan beharko dituzte, salbu eta egiaztatzetik salbuetsita badaude 58/2004 Foru Dekretuak xedatutakoarekin bat etorriz; horia egiaztatzeko erakunde eskumendunek emandako egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte. Hala ere, eta aukera teknikoek eta baimenek hala ahalbidetzen badute, Ekonomia Sustapenaren Zuzendaritzaren esku egongo da ziurtagiri horiek eskatzea Foru Ogasunari eta Gizarte Segurantzari. Eskaera aurkezteak baimena emango dio kudeaketa organoari ziurtagiri horiek eskuratzeko behar beste bider. - Pertsona juridikoak izanez gero, horiek legez eratuta egon beharko dute, eta, gainera, diruz lagunduko diren jarduera horien gizarte helburu edo xedeekin zuzeneko harremana izatea eskatuko zaie.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
678.863,05 €
Muga:
6.1. Kuadrilla, udal eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei dagokienez, erabaki honetan arautzen diren dirulaguntzak, oro har, diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren ehuneko 80raino iritsi ahalko dira (ikus martxoaren 6ko Diputatuen Kontseiluaren 17/2012 Foru Dekretuaren 7.4 oinarri orokorra). Bestalde, salbuespenez, diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren ehuneko 95eraino iritsi ahalko dira laguntzak, Ekonomia Sustapen eta Enplegu Zerbitzuak interes berezikotzat jotzen dituen azoketan parte hartzen denean, eta, halaber, jarduketaren izaera eta garrantzia kontuan hartuta Ekonomia Sustapen eta Enplegu Zerbitzuak irizten badio Arabako Foru Aldundiak ekarpen berezia egin behar duela hura finantzatzeko. Nolanahi ere, kuadrilla eta udalentzako eta irabazteko asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoak ezingo du 80.000,00 eta 30.000,00 euroko muga gainditu, hurrenez hurren, salbu eta Ekonomia Sustapen eta Enplegu Zerbitzuak muga horiek gainditzea proposatzen duenean, xedearen interes turistikoagatik edota ekonomian duen eraginagatik. 6.2. Enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei dagokienez, erabaki honetan arautzen diren dirulaguntzak diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren ehuneko 40raino iritsi ahalko dira (ikus martxoaren 6ko Diputatuen Kontseiluaren 17/2012 Foru Dekretuaren 7.4 oinarri orokorra). Edonola ere, enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa, arestiko por-tzentajeak aplikatuz ateratakoa, ez da inoiz 10.000,00 euro baino gehiagokoa izango. 6.3. Eskabidea dirulaguntza jasotzeko modukoa izateko, dirulaguntzako gutxieneko zenbatekoa 1.800,00 euroan ezartzen da.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • - Turismoa sustatzeko jardueren deskripzioa. - Zergatik egingo diren. - Aurreikusitako gastuen aurrekontu xehakatua. - Lana egingo edo egin duen kanpoko profesionalaren edo hornitzailearen eskaintzaren fotokopia (proformako edo behin betiko fakturak, kanpoko aurrekontua edo halakorik balego kontratu sinatua). - Eskatutako 3 eskaintzen fotokopiak, aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresei 18.000,00 euroko edo gehiagoko zerbitzuak eskatu bazaizkie. Horrekin batera, hautatu den eskaintza ez bada eskaintzarik merkeena, aukeratu izanaren arrazoia. Proiektua gauzatzen hasitakoan, diruz lagundutako ekintzaren baten benetako gastua 18.000 euroko muga gainditzen badu, nahiz eta hura onartu zenean zenbatekoa txikiagoa izan, hiru eskaintza aurkeztu beharko dira. Eskatzailea udala denean, eskabidearekin batera, 8.3 artikuluan eskatutakoaz gain, honako informazioa ere aurkeztu beharko da: - Udalaren ziurtagiria, behar bezala zigilatua eta sinatua, duela 3 urtetik, gutxienez, Udalak bere turismo informazioko bulegoa duela dioena. Eskatzailea irabazteko asmorik gabeko elkartea denean, eskabidearekin batera, 8.3 artikuluan eskatutakoaz gain, honako informazioa ere aurkeztu beharko da: - Estatutuen fotokopia. - Elkarteen Erregistroko inskripzioaren ziurtagiria, edo, fundazioen kasuan, erregistro egokian inskribatu izanaren frogagiria. - Diruz lagundutako jardueretan BEZaren aitorpena aurkeztu beharretik salbuetsita egotearen frogagiria, behar denean. Eskatzailea turismo sektoreko enpresa bada, eskabidearekin batera, 8.3 artikuluan eskatutakoaz gain, enpresari buruzko ondoko informazioaren fotokopia aurkeztuko da: - Enpresaren memoria laburra. - Sozietatearen eraketaren eskriturak. - IFZ Eskatzailea autonomoa denean, eskabidearekin batera, 8.3 artikuluan eskatutakoaz gain, honako informazioaren fotokopia ere aurkeztu beharko da: - NANa. - Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, kasuan kasuko turismo jarduerari dagokion epigrafean, alta emanda egotearen inprimakia.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/04/14 - 2012/04/27
Ebazteko epea:
Ebazpena emateko eta jakinarazteko ezarritako gehienezko 6 hilabeteko epea
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.