Sormen Lantegiak programaren diru-laguntzak (2012). AGERTU modalitatea.

LABURPENA
Titulua:
Sormen Lantegiak programaren diru-laguntzak (2012). AGERTU modalitatea.
Xedea:

Agindu honen xedea da “Sormen Lantegiak” programaren barruko proposamenak garatzeko 2012ko diru-laguntzak arautzea eta laguntza-modalitate bakoitzaren araudi espezifikoa onartzea

Diru-laguntza jaso dezaketen alorrak:

  • Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak zuzenduta daude 2012. urtean gauzatuko diren eta artea berritzeko aukera onenak sustatzeari begira arte eta gizarte eremuen arteko elkarguneak bultzatzen dituzten proiektu diziplinartekoetara.
  • Diziplinartekotasuna definitze aldera, honela antolatzen dira aurreko atalean aipaturiko eremuak:
    • 1. multzoa. Honako eremu hauek hartzen dituen nahitaezko multzo nagusia: Ikusizko arteak, Zinema eta Ikus-entzunezkoak, Dantza, Literatura, Musika, Antzerkia, Zirkua, Magia eta Bertsolaritza.
    • 2. multzoa. Kultur ekonomiaren, zientziaren eta gizartearen eremuan garatzen diren materiak hartzen dituen multzoa; zehazkiago:
      • Kultur ekonomia: Eskulangintza, Diseinu grafikoa edo industriala, Gastronomia, Moda, Kultur ondarea, denbora-pasarako eta komunikaziorako Software elkarreragileak, Robotika eta antzekoak.
      • Zientzia aplikatuak: Enpresen administrazioa, Nekazaritza, Arkitektura eta Ingeniaritzak, Bioteknologia, Komunikazio zientziak, Osasun zientziak, Ekonomia, Industria, Ingurumena, Metalurgia, Garraioa eta antzeko beste zientzia aplikatu batzuk.
      • Gizarte zientziak: Demografia, Ekologia, Pedagogia, Hirigintza eta antzeko beste gizarte zientzia batzuk.
      • Gizarte-lana: Mendetasuna, Ahalmen urritasunak, Gizarte-bazterketa, Tratu txarrak (emakumeak, adingabeak, zaharrak…), Presoak, Adindunak, Indarkeriaren biktimak, Genero-berdintasuna eta antzeko beste gizarte-alor batzuk.
  • Aurkeztutako proiektuek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
    • 1. multzoko arte-diziplinetako batean argiro sartuta egon behar dute.
    • Proiektuak elkargune garbi bat izan behar du 2. multzoko diziplinetako batekin, gutxienez. Elkargunea dutela ulertuko da aurkezten den proposamenak bateratu egiten baditu 1. multzoko diziplinetako baten jakintza, teknika edo egiturak 2. multzoko diziplinaren edo diziplenenekin, bereziki bateratze horren ondorioz proiektu, produktu edo prozesuen aplikazio berritzaileak sortzen badira.
    • Ez dute diru-laguntzarik jasoko proposatutako elkargunaren helburua instrumental hutsa duten proiektuak.

Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak

Modalitate hau bideratua dago proiektu edo produktu sortzaileak jendaurrean aurkeztuak edo erakutsiak izateko, bai zentro edo aretoetan, bai programazio, jaialdi eta azoketan, erakusketa, foro, merkatuetan eta, oro har, proiektu eta produktu sortzaile horiek balioztatuko dituen edozein ekitalditan. Horretarako, baldintza hauek bete behar dira:

  • 2012ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31rainoko kanpainan egingo dira.
  • Proiektuak edo produktuak aurkeztez gerotan, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo aurkeztu behar dira.
  • Jarduerak honako baldintza hauetako bat, gutxienez, bete behar du:
    • Ikertu edo Arragoa modalitateetan diruz lagundutako proiektuak edo produktuak izatea, bai agindu honen babesean, bai “Sormen Lantegiak” programaren barruan 2011. urtean diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kulturako sailburuaren 2011ko ekainaren 14ko Aginduaren babesean.
    • Aginduan jasotzen den Agertu modalitaterako Eranskineko toki edo ekitaldiren batean gauzatzea.
    • Aipaturiko eranskin horretan zerrendatutako Euskal Autonomia Erkidegoko entitate baten eta EAEtik kanpoko antzeko beste entitate baten artean egindako trukerako edo lankidetzarako itunen esparruan gauzatzea. Itun horrek behar bezala egiaztatua egon behar du.

Ezingo dituzte diru-laguntza hauek eskatu, eta, hortaz, deialditik kanpo geratuko dira, eskatutako elkargunerik bermatzen ez duten proposamenak.

Diru kopurua:

80.000 euro.

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2012ko apirilarne 24koa (BOPV Zk. 92/2012)

    Kulturako sailburuarena, “Sormen Lantegiak” programaren barruan 2012. urtean diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Kultura
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Deialdia egiten duen organoa:
Kultura
Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Kultura
Egitura atal ebazlea:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Sormen Lantegiak programaren diru-laguntzak (2012). AGERTU modalitatea.

Diru-laguntza jaso dezaketen alorrak:

  • Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak zuzenduta daude 2012. urtean gauzatuko diren eta artea berritzeko aukera onenak sustatzeari begira arte eta gizarte eremuen arteko elkarguneak bultzatzen dituzten proiektu diziplinartekoetara.
  • Diziplinartekotasuna definitze aldera, honela antolatzen dira aurreko atalean aipaturiko eremuak:
    • 1. multzoa. Honako eremu hauek hartzen dituen nahitaezko multzo nagusia: Ikusizko arteak, Zinema eta Ikus-entzunezkoak, Dantza, Literatura, Musika, Antzerkia, Zirkua, Magia eta Bertsolaritza.
    • 2. multzoa. Kultur ekonomiaren, zientziaren eta gizartearen eremuan garatzen diren materiak hartzen dituen multzoa; zehazkiago:
      • Kultur ekonomia: Eskulangintza, Diseinu grafikoa edo industriala, Gastronomia, Moda, Kultur ondarea, denbora-pasarako eta komunikaziorako Software elkarreragileak, Robotika eta antzekoak.
      • Zientzia aplikatuak: Enpresen administrazioa, Nekazaritza, Arkitektura eta Ingeniaritzak, Bioteknologia, Komunikazio zientziak, Osasun zientziak, Ekonomia, Industria, Ingurumena, Metalurgia, Garraioa eta antzeko beste zientzia aplikatu batzuk.
      • Gizarte zientziak: Demografia, Ekologia, Pedagogia, Hirigintza eta antzeko beste gizarte zientzia batzuk.
      • Gizarte-lana: Mendetasuna, Ahalmen urritasunak, Gizarte-bazterketa, Tratu txarrak (emakumeak, adingabeak, zaharrak…), Presoak, Adindunak, Indarkeriaren biktimak, Genero-berdintasuna eta antzeko beste gizarte-alor batzuk.
  • Aurkeztutako proiektuek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
    • 1. multzoko arte-diziplinetako batean argiro sartuta egon behar dute.
    • Proiektuak elkargune garbi bat izan behar du 2. multzoko diziplinetako batekin, gutxienez. Elkargunea dutela ulertuko da aurkezten den proposamenak bateratu egiten baditu 1. multzoko diziplinetako baten jakintza, teknika edo egiturak 2. multzoko diziplinaren edo diziplenenekin, bereziki bateratze horren ondorioz proiektu, produktu edo prozesuen aplikazio berritzaileak sortzen badira.
    • Ez dute diru-laguntzarik jasoko proposatutako elkargunaren helburua instrumental hutsa duten proiektuak.

Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak

Modalitate hau bideratua dago proiektu edo produktu sortzaileak jendaurrean aurkeztuak edo erakutsiak izateko, bai zentro edo aretoetan, bai programazio, jaialdi eta azoketan, erakusketa, foro, merkatuetan eta, oro har, proiektu eta produktu sortzaile horiek balioztatuko dituen edozein ekitalditan. Horretarako, baldintza hauek bete behar dira:

  • 2012ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31rainoko kanpainan egingo dira.
  • Proiektuak edo produktuak aurkeztez gerotan, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo aurkeztu behar dira.
  • Jarduerak honako baldintza hauetako bat, gutxienez, bete behar du:
    • Ikertu edo Arragoa modalitateetan diruz lagundutako proiektuak edo produktuak izatea, bai agindu honen babesean, bai “Sormen Lantegiak” programaren barruan 2011. urtean diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kulturako sailburuaren 2011ko ekainaren 14ko Aginduaren babesean.
    • Aginduan jasotzen den Agertu modalitaterako Eranskineko toki edo ekitaldiren batean gauzatzea.
    • Aipaturiko eranskin horretan zerrendatutako Euskal Autonomia Erkidegoko entitate baten eta EAEtik kanpoko antzeko beste entitate baten artean egindako trukerako edo lankidetzarako itunen esparruan gauzatzea. Itun horrek behar bezala egiaztatua egon behar du.

Ezingo dituzte diru-laguntza hauek eskatu, eta, hortaz, deialditik kanpo geratuko dira, eskatutako elkargunerik bermatzen ez duten proposamenak.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Agindu hau argitaratzen den egunean Euskal Autonomia Erkidegoan helbidea edo sozietate-egoitza duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuek, baldin eta proiektuak elkargunea proposatzen duen multzoetako jardueraren bati buruzko Jarduera Ekonomikoen Zergan dagokion epigrafean alta emanda badaude.

Hala ere, ezingo dituzte diru-laguntza hauek eskatu, eta, hortaz, deialditik kanpo geratuko dira proiektu eta produktuak aurkezteko edo erakusteko eskabideak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak baldin badira, aldi berean, proiektu edo produktua aurkeztu edo erakutsi behar den zentro, areto, programazio, jaialdi, feria, erakustazoka, foro, merkatu edo ekitaldiaren titular, kudeatzaile edo horien titulartasuna duen entitateko kideak.

Ez zaie laguntzarik emango beren kapital sozialean, fundazio-ondarean edota gobernu-, administrazio- edo zuzendaritza-organoetan partaidetza handiena administrazio publiko edo instituzional batena edo sektore publikoko entitate batena edo finantza- edo kreditu-entitate batena duten entitate pribatuen eskabideei.

Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko apirilaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

  • Beharrezkoa da zerga-betebeharrak egunean izatea, baita Gizarte Segurantzakoak ere. Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, behar hainbat aldiz, diru-laguntza eskatu duten pertsonek Gizarte Segurantzarekiko baldintzak betetzen dituztela, eta horretarako ez du pertsona horien oniritzia beharko, halaxe xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak.
  • Proiektuak elkargunea proposatzen duen multzoetako jardueraren bati buruzko jarduera ekonomikoen zergan dagokion epigrafean alta emanda badaude
PRESTAZIOA
Dotazioa:

80.000 euro.

Muga:

Proiektuak eta produktuak erakutsiak eta aurkeztuak izatera bideratutako diru-laguntzen diru-kopurua laurogei mila (80.000) euro izango da eta aguntzak ez ditu inoiz ere honako kopuru hauek gaindituko:

  • Proiektuak aurkeztea: mila eta seiehun (1.600) euro.
  • Produktuak erakustea: bost mila (5.000) euro.

Balio Erantsiaren Gaineko zergari dagokion zenbateko kengarria ezingo da egindako gastutzat hartu.

Ordainketa modua:
  • Diru-laguntzaren % 75 esleipen-ebazpena eman ondoren eta handik hamabost egun balioduneko epea igaro ondoren ordainduko da, berariaz uko egiten ez bazaio.
  • Gainerako % 25a, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, diruz lagundutako jarduera gauzatu dela egiaztatu ondoren eta, hala dagokionean, jarduera osoa onartutako aurrekontuaren arabera justifikatu ondoren, modalitate bakoitzean zehaztutako eran.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabidea
Eskabidea:
Eskabidea
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabidea egiteko formularioa (Eskaera)

Eskabidea egiteko formularioa sinatuta.

I Eranskina: Bestelako diru- laguntzei buruzko adierazpena (Laguntza emateko dokumentua)

Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren beste laguntzen gaineko adierazpena eta zenbatekoa. Bakar bakarrik beteko da proiekturako laguntzaren bat eskatu edota jaso bada.

II Eranskina: Minimis motako diru-laguntzei buruzko adierazpena (Laguntza emateko dokumentua)

Azkeneko hiru ekitaldi fiskaletan jasotako “minimis” motako beste edozein laguntzari buruzko adierazpena.

III Eranskina: Proposamenaren laburpen-fitxa (Laguntza emateko dokumentua)

Dokumentu hau formatu elektronikoan ere aurkeztu beharko da (cd, dvd,...).

IV Eranskina: Aurrekontua (Laguntza emateko dokumentua)

Proiektuaren aurrekontua, partidaka banakatua eta xehatua, aurreikusitako gastu-sarrerak jasoko dituena.
Dokumentu hau formatu elektronikoan ere aurkeztu beharko da (cd, dvd,...).

V Eranskina: Aurreikusitako egutegia (Laguntza emateko dokumentua)

  

VI Eranskina: Erakusketa edo aurkezpen proiektuari buruzko informazioa (Eskaera)

   

Hirugarrenaren Alta (Laguntza emateko dokumentua)

Bakar bakarrik beteko da laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu.

Dokumentazioa:
  • Eskatzailea pertsona fisikoa bada:
    • Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo antzeko agiriren bat.
      Agiriok aurkeztea ez da beharrezkoa izango pertsona eskatzaileak eskabidea egiteko formularioan Administrazioari nortasun-datuak egiaztatzeko, baieztatzeko edo ziurtatzeko espresuki baimena ematen badio.
  • Eskatzailea pertsona juridikoa bada:
    • Sortze-eskritura, estatutuak eta dagozkion erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.
      Agiriok aurkeztea ez da beharrezkoa izango elkartea, fundazioa edo Kooperatiba dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan inskribatuta badago. Eskabidea egiteko formularioan honako hau zehaztuko da:
      "Entitate eskatzailea Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte/fundazio/kooperatiben erregistroan legez sortu eta inskribatuta dagoela:
      ____________________________________________________ datan
      "
    • Legezko ordezkariaren nortasun-agiri nazionalaren kopia, ahalordetze agiria edo dagokion organoak egindako egiaztagiria.
      Ez da beharrezkoa izango nortasun-agiri nazionalaren kopia aurkeztea, ordezkariak eskabidea egiteko formularioan Administrazioari aukeran dauden baliabideen bidez nortasun-datuak egiaztatzeko, baieztatzeko edo ziurtatzeko baimena ematen badio.
    • Identifikazio fiskalaren zenbakia txartela.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafean alta emanda egotearen egiaztagiria

    Pertsonak administrazioari baimena ematen badio Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokion epigrafeko datuak egiaztatzeko, orduan ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea.

  • Proposamena azaltzen duen txostena

    Dokumentu hau formatu elektronikoan aurkeztu beharko da (cd, dvd,...).
    Proposamena azaltzen duen txostena, beraren interesa eta balioa zehazten dituena, bai eta nola garatuko den argitzen duena ere. Gainera, proposamena zuzen baloratzeko behar diren alderdiak azalduko ditu, agindu honetako 45.1 artikuluan ezarritako irizpideekin bat.

    • Proiektuaren edo produktuaren kultur interesa:
      • Proiektu edo produktuaren kalitatea, bereizgarritasuna eta gaitasun berritzailea.
      • Proposatzen den diziplinarteko elkargintzaren sakontasuna eta kalitatea.
    • Ikertu edo Arragoa modalitateetan diruz lagundutako proiektua edo produktua den adierazpena.
    • Enpresaren ibilbidea.
    • Aurkezteko edo erakusteko lekuaren garrantzia eta interesa.
    • Euskararen erabilera proiektuan.
  • Lanaren gaineko jabetza intelektualaren eskubideak izatea.

    Besterik ezean, eskubideak lagatzeko etorkizuneko kontratuaren baldintzak hitzartuta daudela egiaztatzea.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskabide-tramitea:

Formularioak
Ondoren zehazten diren dokumentuak jaitsi, bete eta gorde egin behar dituzu eskabide elektronikoa egin aurretik, gero eskabideari erantsi beharko dizkiozu eta:


Dokumentuak
Ondoren zehazten den dokumentazioa landu eta formatu elektronikoan egokitu behar duzu, eskabide elektronikoa bete aurretik, gero eskabideari erantsi beharko diozu eta:

Eskatzailea pertsona juridikoa bada:

Entitatea ordezkariaren pertsona fisikoaren ziurtagiriaren bidez identifikatu bada, ondoren zehazten den dokumentazioa egiaztatu beharko du:

  • Sortze-eskritura, estatutuak eta dagozkion erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.
    Agiriok aurkeztea ez da beharrezkoa izango elkartea, fundazioa edo Kooperatiba dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan inskribatuta badago. Eskabidea egiteko formularioan honako hau zehaztuko da:
    "Entitate eskatzailea Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte/fundazio/kooperatiben erregistroan legez sortu eta inskribatuta dagoela:
    ___________________________________________________ datan
    "
  • Legezko ordezkaritzarako ahalmenaren egiaztagiria: ahalordetze agiria edo dagokion organoak egindako egiaztagiria.
  • Identifikazio fiskalaren zenbakia txartela.

Entitatea identifikatu bada “Erakundea” motako ziurtagiriarekin, ez du goian zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafean alta emanda egotearen egiaztagiria
Pertsonak administrazioari baimena ematen badio Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokion epigrafeko datuak egiaztatzeko, orduan ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea.

Proposamena azaltzen duen txostena
Proposamena azaltzen duen txostena, beraren interesa eta balioa zehazten dituena, bai eta nola garatuko den argitzen duena ere. Gainera, proposamena zuzen baloratzeko behar diren alderdiak azalduko ditu, agindu honetako 45.1 artikuluan ezarritako irizpideekin bat.

  • Proiektuaren edo produktuaren kultur interesa:
    • Proiektu edo produktuaren kalitatea, bereizgarritasuna eta gaitasun berritzailea.
    • Proposatzen den diziplinarteko elkargintzaren sakontasuna eta kalitatea.
  • Ikertu edo Arragoa modalitateetan diruz lagundutako proiektua edo produktua den adierazpena.
  • Enpresaren ibilbidea.
  • Aurkezteko edo erakusteko lekuaren garrantzia eta interesa.
  • Euskararen erabilera proiektuan.

Lanaren gaineko jabetza intelektualaren eskubideak izatea.
Besterik ezean, eskubideak lagatzeko etorkizuneko kontratuaren baldintzak hitzartuta daudela egiaztatzea.



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Justifikazioa
Justifikazioa:
--
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Modalitate honetako diru-laguntzak jasotzen dituzten pertsona/entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hileko epean, eta betiere 2013ko martxoaren 31 baino lehen, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
    • Lagundutako jarduerari buruzko txosten zehatza, exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa azaltzen dituena.
    • IV. Eranskina (xls, 60 kB). Diruz lagundutako jardueraren behin betiko exekuzio-aurrekontua (gastuak eta diru-sarrerak), ahalik eta zehatzena, zinpeko aitorpen bidez.
      Dokumentu hau formatu elektronikoan ere aurkeztu beharko da.
      Diru-sarreren atalean honako datu hauek, besteak beste, zehaztu beharko dira:
      • Entitate onuradunaren behin betiko ekarpena.
      • Beste administrazio edo entitateen ekarpenak, publikoenak eta pribatuenak. Entitate onuradunak Kultura Sailak emandakoaz gain bestelako diru-laguntzarik jaso ezik, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko da.
      • Kultura Sailak emandako diru-laguntza.
    • VII. Eranskina (pdf, 680 kB). Diruz lagundutako programa edo jarduera gauzatzeak sorturiko gastuak justifikatzen dituzten dokumentu guztien zerrenda. Balio Erantsiaren Gaineko zergari dagokion zenbateko kengarria ezingo da egindako gastutzat hartu.
      Dokumentu hau formatu elektronikoan ere aurkeztu beharko da.
    • Emandako diru-laguntzaren adinako gastuak, gutxienez, justifikatzen dituzten egiaztagiri eta fakturak.
      Hala ere, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak artikulu honetako lehenengo paragrafoan ezarritako epearen barruan hala eskatzen badu, pertsona onuradunek konpromisoa hartuko dute aurkeztutako aurrekontu osoa justifikatuko duten egiaztagiriak Zuzendaritzaren eskura uzteko.
    • Katalogo, egitarau, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinetako aleak, Kultura Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Nire kudeaketak

Justifikazioak bide elektronikoaren bidez aurkeztuko daitezke, https://www.euskadi.net/nirekudeaketak gunean.

  • Lagundutako jarduerari buruzko txosten zehatza, exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa azaltzen dituena.
  • IV. Eranskina (xls, 60 kB). Diruz lagundutako jardueraren behin betiko exekuzio-aurrekontua (gastuak eta diru-sarrerak), ahalik eta zehatzena, zinpeko aitorpen bidez.
    Diru-sarreren atalean honako datu hauek, besteak beste, zehaztu beharko dira:
    • Entitate onuradunaren behin betiko ekarpena.
    • Beste administrazio edo entitateen ekarpenak, publikoenak eta pribatuenak. Entitate onuradunak Kultura Sailak emandakoaz gain bestelako diru-laguntzarik jaso ezik, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko da.
    • Kultura Sailak emandako diru-laguntza.
  • VII. Eranskina (pdf, 680 kB). Diruz lagundutako programa edo jarduera gauzatzeak sorturiko gastuak justifikatzen dituzten dokumentu guztien zerrenda. Balio Erantsiaren Gaineko zergari dagokion zenbateko kengarria ezingo da egindako gastutzat hartu.
  • Emandako diru-laguntzaren adinako gastuak, gutxienez, justifikatzen dituzten egiaztagiri eta fakturak.
    Hala ere, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak artikulu honetako lehenengo paragrafoan ezarritako epearen barruan hala eskatzen badu, pertsona onuradunek konpromisoa hartuko dute aurkeztutako aurrekontu osoa justifikatuko duten egiaztagiriak Zuzendaritzaren eskura uzteko.
  • Katalogo, egitarau, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinetako aleak, Kultura Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.


Argibide orokorrak
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/05/12 - 2012/10/31
Aurkezteko epe-muga:

2012/10/31

Ebazteko epea:

Sei hilabete.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Kultura Sailburua.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura Sailburua.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
12/12/2012
Erlazionatutako ebazpenak: