Euskal Autonomia Erkidegoko antzerkietan egoitza-proiektuetarako 2012. urtean laguntzak emateko deialdia
Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko konpainia egoiliarren eta udal titulartasun publikoa duten harrerako gune eszenikoen arteko lankidetza-programak 2012. urtean garatzeko gastuak partez ordaintzeko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.
Diru-laguntza hauetarako, guztira, 72.600 euro erabiliko dira, baina kopuru hori handitu ahal izango da, beharrezkoa izanez gero, lehenengo xedapen gehigarrian ezarritako eran.
- AGINDUA, 2012ko maiatzaren 16koa (BOPV Zk. 104/2012)
Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko antzerkietan egoitza-proiektuetarako 2012. urtean laguntzak emateko araubidea ezartzen duena
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Laguntza hauek zuzenduta daude jarraian aipatzen diren baldintzak bete eta gune eszenikoaren titularrak eta konpainia egoiliarrak batera aurkezten dituzten proiektuetara:
- Proiektua bururatzeko behar diren instalazio administratiboak, gune eszenikoa, makinaria eta material eszenikoa eta zerbitzu profesionalak erabiltzeko lagatzea, aurrez hitzartutako baldintzen arabera.
- Ekoitzitako ikuskizunaren emanaldia(k) edo ekoizpena egitea harrerako antzokian.
- Bere ingurune hurbilean antzerkia sustatzeko programa bat aurkeztea (sentsibilizazioa, ikuslegoa sustatzea, prestakuntza, dinamizatzea…), proposatzen diren helburu, jarduerak eta egutegia zehatz-mehatz azalduko dituena.
- Aurreko puntuan adierazitako kontzeptuak eta eskatzen den diru-kopurua jasoko dituen aurrekontu zehatza.
Udal edo udalen mendeko erakundeek
Laguntza hauek eskatu ditzaketen udal edo udalen mendeko erakundeek nahitaezkoa izango dute honako baldintza hauek betetzen dituen ekipamendu eszeniko egonkor baten titular izatea:
- Programatzen diren ikuskizunetarako indarreko legediak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak betetzea, bai eta erantzukizun zibileko aseguru bat izatea ere.
- Arte eszenikoen programazio egonkor profesionala eskaintzeko behar diren baliabide ekonomikoak, teknikoak eta giza baliabideak edukitzea.
- Konpainia profesional bat izatea barnean, zeinarekin gutxienez 4. artikuluan aipaturiko puntuak jasoko dituen lankidetza-programa bat sinatu baita.
Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.
Pertsona onuradunei laguntzak ematea eta, hala dagokionean, horien ordainketa, baldintzaturik geratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi baldin bada eta oraindik izapideak amaitu gabe baldin badaude, prozedura hori burutu arte.
Diru-laguntza hauetarako, guztira, 72.600 euro erabiliko dira, baina kopuru hori handitu ahal izango da, beharrezkoa izanez gero, lehenengo xedapen gehigarrian ezarritako eran.
Proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 25.000 eurokoa izango da.
- Diru-laguntzaren %50, kopuru horri dagozkion gastuak justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu eta gero.
- Diru-laguntzaren gainerako %50a, diru-laguntza osoa hurrengo artikuluan zehaztutako eran justifikatu ondoren.
Dokumentazioa:
I Eranskina: Bestelako diru- laguntzei buruzko adierazpena
Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren beste laguntzen gaineko adierazpena eta zenbatekoa. Bakar bakarrik beteko da proiekturako laguntzaren bat eskatu edota jaso bada.
Hirugarrenaren Alta
Bakar bakarrik beteko da laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu.
Egindako antzeko egoitza-programen edo lankidetza-programen memoria
Aurreko urteetan entitate eskatzaileak eta konpainia egoiliarrak elkarrekin, edo horietako bakoitzak beste entitate batzuekin.
II Eranskina: Aurrekontua
Proiektuaren diru-sarrerei eta gastuei buruzko aurrekontu zehatza eta banakatua.
Aurkeztutako proiektuari buruzko txosten zehatza.
Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi diren agiri gehigarriak
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Diru-laguntza jasotzen duten entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean eta, betiere, 2012ko abenduaren 31 baino lehen, honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
- Diru-laguntza eskuratzeko eskabide-orriarekin batera aurkeztutako jardueraren gaineko memoria, ahalik eta zehatzena, non haren exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa ere jaso behar baitira.
- III. eranskineko (pdf, 480 kB). Diruz lagundutako jardueraren behin betiko exekuzio-aurrekontua (gastuak eta diru-sarrerak), ahalik eta zehatzena, erantzukizunpeko aitorpen bidez. Diru-sarreren atalean honako datu hauek, besteak beste, zehaztu beharko dira:
- Entitate onuradunaren behin betiko ekarpena.
- Beste administrazio edo entitateen ekarpenak, publikoenak eta pribatuenak. Entitate onuradunak Kultura Sailak emandakoaz gain bestelako diru-laguntzarik jaso ezik, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko da.
- Kultura Sailak emandako diru-laguntza.
- IV. eranskineko (pdf, 660 kB). Diruz lagundutako programa edo jardueraren exekuzioa dela-eta ordaindutako nomina guztiak edota sortarazitako gastuen faktura edo ordainagiri guztiak jasotzen dituen zerrenda.
Proiektuari egotzitako erakunde onuraduneko langileen kostua ezingo du kostu osoaren % 30a gainditu.
Proiektuan parte hartzen duten berezko langileen kostua erabakitzeko, kasu bakoitzean orduaren kostua kalkulatuko da eta aurkeztutako proiektuari eskainitako ordu kopuruari dagokion zatia egotzikoz aio. - Diru-laguntza jaso duen jarduerak sorturiko gastuen ziurtagiriak, aurkeztutako gastuaurrekontuaren kopuru osoaren adinakoak.
- Katalogo, egitarau, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinen aleak, Kultura Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2012/07/06
Sei hilabeteak.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura Sailburua.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura Sailburua.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.