Pasaiako haur eta nerabeen parte hartzeko sistema

Erakundea:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Gobernu Irekiaren Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

Berritzailea da, honako arrazoiengatik

Haur eta nerabeak dira prozesuaren subjektu, eta haien ikuspegiak eta beharrak udal politiketan era integralean txertatzea ekarri zuen proiektuak. Horrela, udalaren begirada haur eta nerabeekiko eta orokorrean, herritarrekiko aldatu egin zen, eta haiekin harremantzeko era berri bat sortu eta integratu zen. Era honetan, Pasaiako udalean partaidetza modu antolatu eta koherente batean txertatu zen, udal-departamentu guztiek parte hartu zutelarik era koordinatuan. Gainera, haur eta nerabeen beharrak eta lehentasunak osotasunean lantzen ziren, ez aurretiaz erakundeek aukeratutako gaien arabera.

Atxikitzen zaion plana

Haur eta nerabeen eskubideen plana udalak egindako apustu bat izan zen, haur eta nerabe askoren oinarrizko beharrak asetzen ez zirelako, eta eskubideen ikuspegia integratzeko.

Farapin aniztasun ikuspegia integratzen hasi ginen lanean eta udaletik, plana berregin nahi zuten, baina haur eta nerabeen ahotsa kontuan hartuz. Lehendabizi, haur eta nerabeen egoeren diagnostikoa eta ekintza plana egin zen. Hau aurrera eramateko, partaidetza sistema egonkor bat sortzeko beharra ikusi zen.

Eremua

Batetik, Haur eta Nerabeen eskubideen planean jasota zeudenak; bestetik, Farapiren proiektuan jasotzen zirenak: Haur eta nerabeen partaidetzarako sistema bat diseinatzea, martxan jartzea eta sostengarria eta eraginkorra egitea; eta haur eta nerabeak subjektu politiko izateko baldintzak jartzea eta gai izatea udal-jardunean eragiteko.

Arlo askotako lanketa egin zen: 

1. Trebakuntza: teknikariak, politikariak, hezitzaileak eta zerbitzuen arduradunak

2. Haur eta nerabeekin lana eskoletan:

• Haur eta nerabeak adinaren arabera antolatzen ziren eta haien interesen araberako gaien arabera (herrira etorri berriei harrera, festa bat, iturri sistema hobetzeko eta konpontzeko….). Ekintza kolektiboak ere egin ziren.

• Eskola barruan taldeen ordezkariak zeuden.

• Gai puntualak lantzeko, udal teknikariak joaten ziren geletara haur eta nerabeekin eztabaidatzeko.

• Talde bakoitzean: aholkularitza teknikoat, udal teknikaria, eta eskolako ordezkaria. Ideia zen momentu batetik aurrera udal teknikari eta eskola ordezkariaren artean egitea, eta Farapiren dinamizazio rola haiek hartzea gradualki.

• Jarduera paraleloak: udala eta udal-sistema ezagutzeko bisitak, zerbitzuak ezagutzeko…

Parte-hartzaileak eta eragileak

Prozesu partekatu eta koherente baten bitartez, udal eragile anitzen ikuspegi, interes eta ekintzak artikulatzea lortu zen:

• Maila politikoan: adierazpen instituzionala, alderdi politiko guztien babesa.

• Maila teknikoan: departamentu-arteko mahai baten sorrera, udaleko sail guztien partaidetza prozesuaren definizioan eta egindako ekintzetan, baita haur eta nerabeekin lanketa zuzenean ere.

• Udal zerbitzuak: haurtxokoak, gazteleku, kuadrillategi, dantza, liburutegiak…

• Gainontzeko eragileak: ikastetxeak, haur eta nerabeekin lan egiten duten eragileak, eta elkartegintza orokorrean.

Haur eta nerabeek parte hartu dute prozesuan subjektu erreal bezala:

• Boluntarioki: urtero aukeratu dute parte hartu nahi duten ala ez.

• Zuzenean: haien interesen araberako lantaldeetan parte hartuz, eta haien ordezkariak aukeratuz.

• Kuantitatiboki: talde asko sortu dira eskoletan eta herri-barrutietan. Momentu komunetan, 200 haur eta nerabetik gora.

• Ekintzara bideratuta: gai konkretuak landu dituzte eta emaitza eta eraldaketa errealak sortu dira (iturriak, parkeak, jaiak, argiteria…).

• Era sostengatuan: urteetan mantendu da prozesua era koherentean eta “egiteko modu bat” sortuz.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data:
Ebaluazioaren laburpena:

Parte-hartzaileak: Udala (maila politiko eta teknikoa); ikastetxeak; herriko elkarteak, Farapi bidelaguntza aholkularitza bezala.

Lurraldea: Gipuzkoa

Denboraldia: 2018 - 2020

Informazio gehiago:  Farapi Koop.

Kategoriak: Ikuspegi sistemiko batetik, haur eta nerabeen behar eta proposamenak politika publikoetan txertatzea bilatzen du, horrenbestez, gai anitzak lantzen dira.

Fasea: Diseinua eta Plangintza, Abian Jartzea eta Garatzea, Jarraipena eta Ebaluazioa