Kontsumobidek gonbidapena luzatzen du OCUrekin batera antolatutako kreditu azkarrei eta abusuzko interesei buruzko solasaldian parte hartzera

Argitalpen-data: 

OCUk eta Kontsumobidek solasaldi bat antolatu dute, “Abusuzko interesen biktima? Hurbil zaitez OCUk erreklamatzen lagunduko dizu” izenekoa. Aktualitateko gai bat da, kontsumitzaileen aldeko sententzia judizialak berekin ekartzen ari dena.

Kontsumobideko zuzendari Nora Abetek azpimarratu egin du OCUk eta Kontsumoko Euskal Institutuak elkarrekin batera antolatutako solasaldiak gaur egun duen garrantzia, “txartel-modalitate berriak, dirua azkar eta modu erraz batean lortzeko aginduak nahastu egiten dira askotan informazio ilunekin eta interes altuak sorrarazten dituzte, nahi ez diren egoerak eragiten dituztenak. Hala, egoera horiek saihesteko, funtsezkoa da kontsumitzailea informatzea eta kontzientziatzea”. Abetek nabarmendu duenez, “interes altuegiak mantentzen dira, auzitegien aurrean erabiltzaileek zenbaitetan adierazi bezala, baina oraindik ere merkatuan nagusitzen jarraitzen dute”.

Hitzaldia datorren asteazkenean, ekainaren 26an, emango da Bilboko Yohn jauregian ?burtsa zentro zibikoa izenez ere ezagun? 19.00etan. Librea da sarrera eta Kontsumobideko zuzendariak gonbidatu egin ditu kontsumitzaileak, “eremu honetan kontzientzia handitu behar dugulako” esanez amaitu du.