"Kazetaritza, pribatutasuna eta eskubide digitalak" eztabaidagai udako ikastaroetan, Datuak Babesteko Euskal Bulegoak antolatuta

Argitalpen-data: 

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Gasteiz, 2019/06/14. “Kazetaritza, Pribatutasuna eta Eskubide Digitalak” izenburua du Datuak Babesteko Euskal Bulegoak antolatu duen jardunaldiak datorren ekainaren 19rako, asteazkenez, bederatzietatik ordu biak arte, UPV-EHUren Udako Ikastaroen barruan.

Jardunaldia Donostiako Miramar Jauregian egingo da. Bertan zuzenbidearen arloko profesionalek eta komunikabideetakoek hartuko dute parte, eta aztertuko dute ea zer-nolako harremana dagoen informaziorako eskubidearen eta datuak babesteko oinarrizko eskubidearen artean, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko Lege Organikoa (gaztelaniaz) argitaratu ostean.

Ondoko hauek hartuko dute parte hitzaldietan eta geroko eztabaidan: Jaune I Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko katedradun Artemi Rallo Lombarte, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Konstituzio Zuzenbideko irakasle José Luis Rodriguez eta Diario Vascoko kazetari eta zuzendariorde Lourdes Pérez. Bakoitzak hitzaldi bat emango du, segidan eztabaidari ekingo diote, eta horren ostean solasaldia egongo da parte hartzaileekin. DBEBren zuzendari Margarita Uria izango da eztabaidaren moderatzailea; eta jardunaldiari hasiera ere berak emango dio UPV-EHUren Udako Ikastaroen Fundazioko ordezkari batekin batera.

Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da, Agentziaren WebCast.

Jardunaldiari buruzko informazio gehiago (leiho berri batean irekitzen da)