Euskadik bere energia agenda aurkeztuko du Energia Jasangarriaren Europako Astean

Argitalpen-data: 

Energia Jasangarriaren Europako Astea ekainaren 17tik 21era bitartean ospatzen da Europa osoan, eta Brusela du epizentro nagusi. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu eta Energiaren Euskal Erakundeko presidenteak, Arantxa Tapiak hilaren 17an, astelehena, bilerak egingo ditu DG MAREren ordezkariekin eta Europako energia-industriaren agenteekin, eta 18an, asteartea, Europako batzordearen inaugurazio ofizialaren ekitaldira joango da.

Arantxa Tapia eta Energiaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusi Iñigo Ansola datorren astelehenean Bruselara joango dira. Euskadik parte-hartze garrantzitsua izango du Energia Trantsizioan laguntzen duten proiektuak azaldu nahi dituzten ekitaldietan.

Aurreikusitako agendak hainbat kontaktu biltzen ditu, hala instituzionalak nola Europako energia-industriaren agenteekin, eta era berean Europako Batzordeak aste horren irekiera gisa urtero antolatzen duen ekitaldi ofizialera bertaratzea aurreikusten du. Era berean, esparru horren barruan, Energiaren Euskal Erakundeak hainbat jardunaldi tekniko gidatuko ditu Bruselan, eta komunikazio-kanpaina bat garatuko du Euskadin, energia jasangarriko proiektuek Energia Trantsizioan duten garrantziaren berri emateko.

  Informazio gehiago