Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutua: Europako Batzordeak estrategia bat proposatu du 2021-2027 epealdirako

Argitalpen-data: 

Batzordeak uztailaren 11an proposatu du Institutu honen, ingelesez EIT deritzonaren lege oinarrien eguneraketa bat, hala nola 2021-2027 epealdirako bere Berrikuntza Agenda Estrategiko berria.

 

EIT, EBaren erakunde independente bat da, 2008an sortua, Europaren berrikuntza ahalmena indartzen ari dena. 11an onartutako proposamenek EIT lerrokatuko dute 2021-2027rako Horizon Europe programarekin, hau da, EBaren ikerketa eta berrikuntza programa berriarekin. Hala Batzordearen konpromezu bat beteko da Europaren berrikuntza potentziala sustatzeko. 3.000 eurokoa da proposatutako aurrekontua, 600 milioi euroko hazkuntzarekin, edota %25 gaur egungo Berrikuntza Estrategikoko Agendarekin alderatuta (2014-2020); EIT-ak “Berrikuntza eta Ezagutza Komunitateen” jarduerak finantzatuko ditu, bai gaur daudenenak eta bai berrienak, eta goi hezkuntzako 750 erakundeen berrikuntza ahalmena sustatuko du.

  Informazio gehiago