Eraikitako ingurunea berrerabiltzearen garrantziari buruzko nazioarteko erakusketa batekin emango dio hasiera bere ibilbideari Euskadiko Arkitektura Institutuak

Argitalpen-data: 

Institutuak datorren martxoaren 14an irekiko ditu ateak, eta ‘Tabula non rasa’ erakusketa eskainiko du, Europar Batasunak 2019an emandako Mies Van der Rohe sari ospetsua lortzeko prozesuan finalista izan zen obra batekin.

Jaurlaritza eta Aldundiaren arteko lankidetzaren frutua da, Aldundiak Santa Teresaren egoitza utzi baitio.

Arriola sailburua eta Diputatu Nagusiordea Denis Itxaso pozik agertu dira Donostian “euskal arkitektura-kultura sustatzeko” balio izango duen erreferentziazko baliabide bat abian jarri izanagatik.

Euskadiko Arkitektura Institutuak urte honetarako prestatu duen programazioaren barruan, adierazitako erakusketaz gain udako ikastaroen antolaketa, Euskal Arkitektura Gaztearen Peña Ganchegui Saria eta Nazioarteko II. Arkitektura Bienala daude aurreikusita.

 

  Informazio gehiago