Elkartasunaren Europako Kidegoa: Europako Batzordeak deialdia ireki du 2019rako proposamenak egiteko

Argitalpen-data: 

Elkartasunaren Europako Kidegoa-ren bidezko ekimena 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, baldin eta gizarteari ekarpen esanguratsu bat egin nahi badiote, boluntariotzaren, lan-praktiken edo ordaindutako enpleguen bidez, 2 eta 12 hilabete arteko epean, Europar Batasunaren barruan eta kanpoan.

2018-2020rako lankidetzarako kontratu-esparru bat sinatu duen edozer erakunde publikok zein pribatuk finantziazioa eska dezake Elkartasunaren Europako Kidegoaren esparruan. Era berean, Proiektu Solidarioetarako finantziazioa eska dezakete Elkartasunaren Europako Kidegoaren atarian erregistratutako gazte-taldeek.

Proposamenen deialdi honek Kidegoaren honako ekintza hauek barne hartzen ditu: Boluntariotza-proiektuak; Boluntarioen taldeak lehentasun handiko eremuetan; Praktiken eta enpleguen aldiak; Elkartasun-proiektuak; Kalitatezko zigilua eta; Lankidetza-akordioak boluntariotza-gaietan (2019rako akordio zehatzak 2018-2020 lankidetza-esparruko kontratuaren testuinguruan).

 

http://www.revie.euskadi.eus/http-/www-revie-euskadi-eus/europar-solidaritate-erakundea-ese/y92-content/eu/y92-content/eu/

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/51234-cuerpo-europeo-solidaridad-comision-europea-abre-convocatoria-para-propuestas-2019