EB-ak arau berriak ezarri ditu ?mugaz gaindiko? hiritarrei burokrazia arintzeko, Estatu kide batetako hiritartzat hartuak izanik beste batean bizi edo lan egiten dutenei

Argitalpen-data: 

Otsailaren 16tik aurrera Europar Batasun osoan hasi dira aplikatuak izaten EBaren arau berriak, kostu eta tramiteak gutxitzen dizkietenak beren jaiotze herrialdetik kanpora bizi diren herritarrei. Gaur egun, EBko beste herrialde batera bidaiatzen edo bizitzera lekualdatzen direnek zigilu bat lortu behar dute beraien agiri publikoak (hala nola, jaiotze, ezkontza edo heriotzakoak) benetakoak direla egiaztatzeko. EBko 17 milioi hiritar ingururentzat halakoak dira baldintzak. Araudi berriarekin, zigilu hau eta hari loturiko tramite burokratikoak ez dira beharrezkoak izango, Estatu kide batek sortutako agiriak Batasuneko beste bateko aginteen aurrean aurkezterakoan. Arau berriekin, kasu askotan hiritarrei ez zaie eskatuko agirien zinpeko edo ofizial den itzulpenik eskatuko. Aldi berean, Araudiak berme sendoak aurreikusi ditu iruzurrak ekiditeko.

 

  Informazio gehiago