Tapiak Atlantikoko trenbide korridoreko funtsezko eragile gisa aurkeztu du Euskadi

Argitalpen-data: 

Atlantikoko trenbide korridoreko arduradunak Irunen (Ficoba) elkartu dira gaur, Espainiako eta Frantziako estatuak igarotzen dituen azpiegituraren plangintza eta egikaritzea eta, zehatzago esanez, aipatutako Irun-Hendaia loturari dagokion proiektu tarteak une honetan bizi duen egoera aztertzeko.

Euskal Y-a, mugaz gaindiko Irun-Hendaia lotura eta korridorearen beraren garapena izan dira, beste batzuen artean, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak eta Imanol Leza Euskotreneko zuzendari nagusiak ere parte hartu duten topaketan landu diren gaiak, eta bileran ondorioztatu dute proiektuak oraindik egiteko bide luzea duela.

Frantziako eta Espainiako gobernuetan eskumenak dituzten ministerioen ordezkariek, Adifek, SNCFek, eta Euskadik lehen aldiz parte hartu duen batzordeak, eraginkortasun maila gorena eskainiko duen Europa barruko trenbide sarea lortzeko egin beharreko guztia jarri du mahai gainean, eta Europa egituratu beharko lukeen eta kontinentean dauden garraio arazoetako askoren konponbidea izan beharko litzatekeen trenbide proiektua izaten ari den traba nagusiak zeintzuk diren aztertu ditu.

Informazio gehiago