Sylvain Giguère: `pertsona bakoitzaren ahalmenak topatzearekin asmatzea, eta hauek hobetzea, izango dira enpleguaren etorkizuneko gakoak´

Argitalpen-data: 

Ekonomia Elkarlan eta Garapeneko Erakundean (OECD ingelesez) Tokiko Ekonomia eta Enplegu Garapen Sailaren Zuzendaria da Sylvain Giguère. Berak nabarmendu du Gasteizen, “bakoitzaren ahalmen horiekin asmatu  behar da, eta hobetu”, horiek baitira enpleguaren biharko gakoak.

Enpleguaren Nazioarteko Kongresuaren irekieraren barne izan da, “aldaketa handi baten erronkak” lelopean, Gasteizeko Europa Jauregian eta Eusko Jaurlaritzaren antolaketarekin. Bertan, Giguèrek azaldu du “enplegu arloan erronka anitzei egin behar zaizkie aurre”, eta aipatu ditu “digitalizazioa eta automatizazioa, horiek enpleguarengan benetan efektuak izan, izango dituztelako”. Bere Erakundearen arabera, inpaktu hau ezberdina izango da herrialdeka; “enpleguak galdu litezke eta galtzen ez direnen artean, erabateko eraldaketak gertatuko dira”; hala uste du aztertzaile honek, ikertzaile eta ekonomisten talde oso aditu bat zuzentzen duenak.

Horregatik, Zuzendari honek proposatzen du “enplegu berriak sortzeko formulak bilatu behar ditugula”, eta etorkizuneko ildo nagusitzat hartzen ditu langile bakoitzaren ahalmenak. “Formakuntza indartu behar da lanbide merkatuaren benetako eskakizunekin bat egin dezan ahalik eta gehien, eta horretarako, hezkuntza sistemek arintasuna irabazi behar dute. Langile adituen eskakizun oso handia dago gaurko merkatuan”. “Ez dago neurri bakarreko konponbidea, errealitate ezberdinak baitaude, baina badaude erabili ahal ditugun palankak”, esan du Giguère-k.

Informazio gehiago