LIFE Lutreola proiektuak bisoi amerikarraren populazioa murriztu eta partzialki ezabatu du bisoi europarraren banaketa-eremuan

Argitalpen-data: 

LIFE+ programaren bitartez Europako Batzordeak % 75ean finantzatzen duen proiektu horretan hartu diren neurriek etorkizunean ahalbidetuko dute bisoi europarraren populazioa indartzea, Europako ugaztunik mehatxuenetakoa baita. Bisoi europarra berriro sartzeko hartu diren neurrien lehenengo emaitzak itxaropentsuak dira, eta erakusten dute haztegietan jaiotako bisoiak habitat naturalean moldatzeko gauza direla; beraz, proiektu horretan lortutako esperientzia oso baliagarria izango da espeziea birsartzeko etorkizuneko programa batean. Azterlan bat egiten ari da Europako ekialdeko eta mendebaldeko haztegietan jaiotako bisoi europarren populazioak batzearen bideragarritasuna bermatzeko, eta proiektuan garatutako jarduketa teknikoen hedapenak aukera eman du lan-sare bat osatzeko Estatuko eta Europako antzeko beste proiektu batzuekin.

 

Informazio gehiago