Euskadiko populazioaren gehiengoa dago EBk erabakitzeko ahalmen handiagoa izatearen alde

Argitalpen-data: 

Euskadiko herritarren gehiengo handi bat dago Europar Batasunak funtsezko gaietan erabakitzeko ahalmen handiagoa izatearen alde: ingurumenaren babesa (% 91), pobreziaren aurkako borroka (% 91) eta terrorismoaren aurkako borroka (% 83), besteak beste. Datu horiek Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako Txostenak bildutakoak dira, Europar Batasunari buruz herritarrek duten iritzia ezagutzeko.

Urteko azken azterlan honetako datuak joan den azaroaren 6tik 8ra bitartean bildu ziren, eta datu horien arabera herritarrek positiboki baloratzen dute Euskadi parte izatea Europar Batasunaren proiektuan (% 61).

Brexiti buruz, gehiengoaren iritzia da Erresuma Batuak parte izateari uzteak kalte egingo diola EBren proiektuari, nahiz eta ez duten argi ikusten uzte horrek ondorioak izango ote dituen Euskadin.

Informazio gehiago