Euskadiko Industria Turismoko Baliabideen Sarea lehen urratsa izango da Europako ERIH Ibilbideari atxikitzeko

Argitalpen-data: 

Eskaintza bateratu bat sortuko duen sare bat sortzea ERIH ibilbidearekin (hots, industria-ondarearen kultura-aberastasuna zabaltzeko sortutako Europako turismo-informazioko sare nagusiarekin) bat egiteko aldez aurreko fasea izango da.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok Euskadiko Industria Turismoko Baliabideen Sarea aurkeztu die gaur udalerrietako alkate eta ordezkariei. Sarea eskaintza bateratzeko eta, era horretan, Euskadik industria-turismoko jomuga gisa eskaintzen dituen aukerak ezagutarazteko sortu da. Bestalde, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari Harkaitz Millánek Euskadin industria-turismoa sustatzeko abian jarriko den jardun-plana azaldu du.

Informazio gehiago