Bermeoko eta Legazpiko udalek lortu dute Gobernantzako Bikaintasunaren 2018ko Europako Labela

Argitalpen-data: 

Bermeoko eta Legazpiko udalek Gobernantzako Bikaintasunaren Europako Labela jaso dute (ELoGE 2018). Bi udal horiek beste bost udal aitzindariekin egingo dute bat (Basauri, Ermua, Leioa, Irun eta Urnieta). Horiek izan ziren, aurreko martxoan, Europako Kontseiluaren goreneko bereizgarria jaso zuten Euskadiko lehen udalak, berrikuntza demokratikoaren eta Gobernu Onaren alorrean dituzten jardun aurreratuak direla-eta.

 

Informazio gehiago