Argitalpen-data: 2015/02/20

Europar Batasunak Euskadiko Hezkuntza-Ikuskaritzaren jardunbide egokiak hautatu ditu

Euskadiko Hezkuntza-Ikuskaritzak ikastetxeetako zuzendariak ebaluatzeko duen eredua jardunbide egoki gisa aukeratu du Europako Batzordeak, eta beraz, beste herrialde batzuetara hedatzeko modukoa

Izendapen hau, Europar Batzordeko Hezkuntza eta Kulturaren Zuzendaritza Nagusia burutzen ari den azterketa konparatuaren baitan kokatzen da. Azterketa hori eskola-hezkuntzaren esparruko Europar Batasuneko Hezkuntza Sistemetako Kalitatearen Bermeari buruzkoa da

Azterketa horren helburua da, Europar Batasuneko estatuetako hezkuntza-zentroetako kalitate-bermearekin zerikusia duten politikei, prozedurei eta praktikei buruzko jakintza-oinarria handitzea. Europako trukeari eta ikaskuntzari nahiz Europako Batzordeak alor horretako balizko ekintzei buruz egin nahi duen debateari lagundu diezaieketen jardunbide egokiak identifikatu nahi dira

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO