Europar Foroa. S2R Biltzarra

 

Gaur goizean hasi da Bilboko Euskalduna Jauregian Europar Foroa- S2R Biltzarra, PESI, Industria Segurtasunerako Plataforma Teknologikoak antolatuta, eta OSALANek lagunduta. Jose Andres Blascok, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuordeak eman dio hasiera gaur hasi eta ostirala arte iraungo duen Biltzarrari. Ondoan izan ditu hasiera ekitaldian, Ikerketarako Estatu Agentziako kidea, Marain Ferre, eta antolakuntza batzordeko kideak: Antonio Moreno (Iberdrola) eta Fernando Espiga (Tecnalia).

Sailburuordeak bere hitzaldian adierazi du, industria garapenak sektorearen esku jartzen dituela gero eta arrisku monitorizazio eta antzemate sistema gehiago eta horrek guztiak, arriskuen prebentzioaren garapenean laguntzen duela, lan ingurune seguru eta adimentsuak sortuz; hain zuzen 2015-2020 Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategian jasotzen den helburura bideratuz.