Bibrazioen esposiziopean dauden langileen
Osasun-zaintza espezifikorako protokoloa

Marianna Affinito
Jon Salinero Múgica
María Rosario de Simón Ballesteros
Arantza Lijó Bilbao
José Ignacio Cabrerizo Benito
Deskribapena
Protokolo honen edukiak oinarrian ditu «Bibrazioen esposiziopean dauden langileen osasuna zaintzeko gidan» ageri diren ondorioak. Gida hori egin da, hain zuzen ere, bertan jasotako miaketa eta proba medikoei buruzko ebidentzia zientifikoa emateko. Ebidentzia hori eskasa edo ez oso erabakigarria izan den lekuetan, adierazitako galdekizunak, miaketak edo probak proposatu dira lehendik zegoen adostasunetik abiatuta. Hori horrela, bibrazioekiko esposizioak osasunean izan ditzakeen ondorioen detekzio goiztiarra egin nahi da, erasandako pertsonengan lesioen bilakaera eta haien agerpena saihestu ahal izateko; izan ere, lesioak azaltzeak aukera ematen du gauzatzen den prebentzioaren efikazia zalantzan jarri eta ebaluatzeko, eta, nahikoa ez dela ondorioztatzen bada, hobetzeko.