[14] - Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko 3/2005 Legea aldatzeko Legea.

Egoera:
Lege-proiektua elaborazioan

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Legea estatuan alor horretan sortu diren honako arau berri hauetara egokitzea: 26/2015 Legea, uztailaren 28koa, haurrak eta nerabeak babesteko sistema aldatzekoa, eta 8/2015 Lege Organikoa, uztailaren 22koa, haurrak eta nerabeak babesteko sistema aldatzekoa.

Beste helburu batzuk:

3/2005 Legearen edukia eta terminologia 26/2015 Legean eta 8/2015 Lege Organikoan bildutako xedapenetara egokitzea, besteak beste honako gai hauetan: adingabearen interes gorena, arrisku-egoeraren deklarazioa edo familia-harrera motak. Hori ez ezik, oinarrizko xedapenak garatzeko aukera ere izango da.

Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko eskumenak dituzten Administrazio Publikoak, eta beste erakunde batzuk: Foru Aldundiak, Eudel, Ararteko eta abar.
  • b) Haurrak eta nerabeak zaintzearen eta babestearen alorrean esku hartzen duten Profesionalen Elkargoak: Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoa, Euskadiko Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala, Euskadiko Psikologoen Elkargo Ofiziala eta Euskadiko Terapeuta Okupazionalen Lanbide Elkargoa.
  • Haurren sektorean diharduten gizarte-erakundeak -oro har-, tratu txarrak jasan dituzten haurrekin, harreran, adopzioan, eta abar.
  • Haurrak eta nerabeak zaintzearen eta babestearen alorrean diharduten irakasle edo adituak.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2019ko lehenengo lauhilekoan

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Hasi gabe
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Hasi gabe
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasi gabe
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Hasi gabe
Legebiltzarrera bidaltze Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta

Azken aldaketako data: