[12] - Euskal Enplegu Sistemari buruzko Legea

Egoera:
Lege-proiektua hasi gabe

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Euskal Enplegu Sistema arautzea eta antolatzea, hau da, enplegu-politika aktiboak planifikatu eta garatzeko egitura eta tresnak arautzea.

Beste helburu batzuk:
  • Euskal Enplegu Sistema osatzen duten eragileak eta haien harremanetarako eredua zehaztea.
  • Euskal Enplegu Sistemaren zerbitzu eta onuradunak zehaztea.
  • Euskal Enplegu Sistemaren parte-hartze organoak ezartzea, eta haien plangintza-tresnak zehaztea.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • EAEn bizi diren eta lan egiteko lege-gaitasuna duten langabeak edo landunak.
  • EAEn kokatutako enpresa eta eragile enplegu-emaileak.
  • Enplegu-eremuan esku hartzen duten euskal erakunde publikoak.
  • Euskal  enpresa-erakundeak.
  • Euskal  sindikatuak.
  • Enplegu-eremuan esku hartzen duten gainerako erakundeak

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2019ko lehenengo lauhilekoan

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Hasi gabe
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Hasi gabe
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Hasi gabe
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasi gabe
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Hasi gabe
Legebiltzarrera bidaltze Hasi gabe

Azken aldaketako data: